Lekeitioko Musikaiak Aste Musikala ospatuko du
Gaurtik [ekainak 15] barikura ikuskizun txikiak igoko dituzte egunero sare sozialetara. Ikasle eta irakasleek parte hartuko dute.
III. Musikaia Eguna. Emanaldia Limoneroetan. Argazkia: Musikaia Ospakizunik barik ez du geratu nahi izan Lekeitioko Musikaia musika eskolak, eta urtero modura, Aste Musikala ospatuko dute. Covid19-ak eragindako egoeraren ondorioz, etxetik egindako proiektu txikiak plazaratuko dituzte egun bakoitzean sare sozialen bidez: Facebook, Instagram eta Youtubeko kanalean.
Gaur [ekainak 15] hasi eta barikura arte [ekainak 19] luzatuko den VII. Aste Musikalak egun bakoitzean protagonista ezberdinak izango ditu: gaur, gitarrak eta zehar txirulak; bihar, klarineteak eta txistuak; etzi, rock taldea eta jazzkonbo; eguenean, perkusioa eta kamara taldea eta barikuan, irakasleen emanaldia eskainiko dute. “VII. Aste Musikala! Berezia eta ahaztezina izatea ere lortuko dugu”, esan dute.