Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Zaldupe atzeko aparkalekua izango da Ondarroako aurrekontuko inbertsio nagusietako bat

180.000 euro bideratuko dituzte aurrekontutik aparkalekua berritu eta asfaltatzeko. Aurtengo aurrekontua iazkoa baino zer edo zer txikiagoa izango da.

Ondarroako Zaldupe atzeko aparkalekua
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/06/18

Ondarroako Udalaren 2020 aurrekontua 12.354.765,17 eurokoa izango da, iazkoa baino 69.090,83 euro gutxiagokoa. Hirigintzan, esaterako, gauzatuko den proiektu nagusienetako bat Zaldupe atzeko aparkalekua berritzea eta asfaltatzea izango dela nabarmendu dute udal iturriek. Horretarako, 180.000 euro bideratuko dituzte aurrekontutik. 2021eko lehen hilabeteetarako prest edukitzea aurreikusten dute aparkalekua, “horrela herrian dagoen aparkaleku handiena baldintza onetan ipini eta herrian aparkatzeko dagoen arazoa leunduz”.

Eguaztenean [ekainak 17] eman zioten oniritzia aurrekontuari, telematikoki egin zen osoko bilkuran, gehiengo osoagaz. EH Bilduko zazpi zinegotziek aldeko botoa eman zuten, eta EAJko sei zinegotziek, ostera, aurkako botoa eman zuten. Jeltzaleek aurkako botoa emendakinen kontrako erabakiarekin lotu dute. Hala ere, elkarlanerako konpromisoa berretsi dute bi alderdiek.

Udalak proiektu garrantzitsuak dauzka esku artean aurrekontu berriagaz ekiteko, eta gizarte zerbitzuen kalitatea eta udako kultur eskaintza mantentzerako orduan ere ahalegin berezia egingo dutela gaineratu dute. Kulturari dagokionez, Andra Mari jaietako partida da azpimarragarriena. Jaiak bertan behera geratu badira ere, 99.000 euroko partida mantendu egiten dela esan dute. “Jaietako partida garrantzitsua izaten da, eta jairik ez dagoelako murrizketak egin beharrean udaldi osoan herrian martxan jarriko den Kultur Uheri egitasmora bideratuko da partida”.

Beste proiektu garrantzitsu bat hilerri atzeko basoa erosi eta aisialdi gune bat sortzea izango da; 15.000 euro inbertituko dituzte baso erosketan. Bertan, mahai batzuk ipiniko dituzte, natur arnasgune berria sortuz herritik hurbil. “Herrian dauzkagun naturguneak baliatu eta herritarrentzat arnasgune eta aisialdirako guneak sortu behar ditugu”, esan du alkateak. Hirigintzan, gainera, KamiƱazpiko eraberritze prozesuari ere ekingo diote, proiektuaren lehen urratsak ematera 5.000 euro bideratuko dituzte.”Argi dago KamiƱazpi eraldatzeak denbora eta kostu ekonomiko asko suposatzen duela, baina apurka-apurka hasi egin behar gara proiektuarekin, badago beharra eta”.

Lau emendakin. EAJk, hain zuzen, lau emendakin aurkeztu dizkio aurrekontuari, baina atzera bota ziren EH Bilduren bozkekin. “Ezezko bozka ez da emendakinekin ados ez gaudelako, uste dugu orain hobe dela aurrekontuak ez blokeatzea eta aurrera egitea, eta irailean mahaian eseri eta proiektu horiek lantzea”. Emendakinak honako gaiei buruzkoak izan dira: hezkuntza zentroei laguntza zuzenak ematea, irisgarritasuna, mugikortasuna eta Kaleandin igogailu bat ipintzea. “Igogailuaren proiektuagaz hasi baino lehen horren bideragarritasuna aztertuko dugu”, esan du Eneritz Basurko Pagoaga Hirigintza zinegotziak. “Lehenengo azterketa batzuk egin ditugu, baina ez dauka zentzurik orain 20.000 euro aurreikustea, proiektua non egingo den eta zein ezaugarrirekin egingo den zehatz jakin barik”. Aurkeztutako emendakinen harira, bi alderdiek uda ostean mahaian jarri, eta elkarlanerako konpromisoa berretsi dute.

EH Bilduko ordezkariek gaineratu dutenez, batzordeburu bakoitzari beren partidetatik gastatuko ez denaren zenbatespenak egiteko eskatu diete. “Kreditu aldaketen bidez irailean berriro egoera zailtzen bada horri aurre egiteko gaitasuna edukitzeko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.