Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Ondarroako Udal erregistro orokorreko bozkalekua lekuz aldatu dute

Udal erregistro orokorreko bi mahaiak Bixikaneko lokalera lekualdatu dituzte.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/06/22

Ondarroako Udalak jakitera eman dutenez, uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bozkalekuetan aldaketa bat egongo da. Udal iturriek agertu dutenez, COVID-19aren testuinguruan, neurri bereziak hartu beharko dira bozkalekuetan, “herritarren segurtasuna bermatze aldera”. Hori dela eta, azken hauteskundeetan Udal Erregistro Orokorrean egon ziren mahaiak (lehenago Kalapitxin zeudenak), Bixikaneko lokalera lekualdatuko dituzte.

Azpimarratu dutenez, auzotarrek bozka toki berrian eman beharko baldin badute ere, ohiko mahaiak (1.2.U eta 1.3.U) mantenduko dira. Udal iturrien iritziz, gainera, Bixikaneko lokala segurtasun neurriak mantentzeko egokiagoa da. “Bixikaneko lokalean espazio gehiago dago, eta udalak uste du mahaikide, ahaldun eta herritarren segurtasun neurriak mantentzeko egokiagoa dela”. Apirilaren 5eko hauteskundeetarako aurreikusita zegoen modura, bestalde, KamiƱazpiko bozkalekuak Alkoholiko Anonimoen lokaletik Zubi Zahar herri ikastolara lekualdatuko dituzte.

Guztira hamar mahai ipiniko dituzte Ondarroan: bi udal erakusketa aretoan (1.1.A eta 1.1.B) bi Bixikaneko lokalean (1.2.U eta 1.3.U), lau Institutuan (2.1.U, 2.2.A, 2.2.B eta 3.1.U) eta bi Zubi Zahar herri ikastolan (2.3.A eta 2.3.B).

Bozka ematerako orduan, honako aholkuak jarraitzeko eskatu dute:

  • Bozkalekura joan aurretik, ahalegindu eskuak garbitzen.
  • Ilaran zain egon bitartean, bi metroko segurtasun tartea mantendu.
  • Bozkalekuan sartzeko maskara erabili behar da.
  • Errespetatu mahaian daudenak, eta pazientziaz jokatu. Kontuan hartu beraiek egun guztian daudela.
  • Hauteslekuak erabili aurretik, bitartean eta ostean garbituko dira.

Gogorarazi dutenez, posta bidezko bozka martxan dago. “Bide hori aukeratzea inoiz baino gehiago gomendatzen da, segurtasuna bermatze aldera”. Lehen itzulia martxan dago uztailaren 2ra arte. Bigarren itzulia, ostera, ekainaren 22tik uztailaren 8ra egingo dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.