Auto batek su hartu du Ondarroan
Itxura guztien arabera, akats mekaniko batek eragin du Santa Klara azpian aparkatuta zegoen autoko sutea.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, atzo [ekainak 22] su hartu zuen aparkatuta zegoen auto batek Ondarroan. Zehazki, Ondarroa eta Lekeitio arteko kostaldeko BI-3438 errepidearen hegalean zegoen aparkatuta ibilgailua, Santa Klara azpian, Arlasta harkaitzen jaitsierako sarreratik hurbil.
Gertaeraren abisua 19:55ean jaso zuten larrialdi zerbitzuek. Ertzaintzaren iturriek esan dutenez, itxura guztien arabera, “akats mekanikoren batek eragin zuen sutea Seat Leon markako autoan, lekuan aparkatu ostean”. Abisua jaso bezain laster suhiltzaileak bertaratu ziren, eta nahikoa azkar amatatu zuten sutea; ez dago zauriturik, baina autoa erabat kiskali zen.