Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lekeitioko Burrundada elkartearen '2020ko Uzta', entzungai

Lekeitioko Burrundada elkartea osatzen duten musika taldeek 11 abestiz osatutako disko bilduma osatu dute. Astero abesti bat argitaratzen dute, Internet bidez.

Burrundada elkarteko kideak, iazko Burrundada Eguna iragartzeko argazkian. Argazkia: Burrundada
Asier Alkorta
Lekeitio
2020/06/26

Musikazaleak izateaz gain, musika egitea gustatzen zaie Lekeitioko Burrundada elkarteko kideei. Musika lau haizetara zabaltzea gustatzen zaie. Asmo horri jarraituz, aurten pauso bat gehiago eman dute. Izan ere, elkartea osatzen duten ia talde guztiek abesti bat egin eta 2020ko Uzta izeneko diska bilduma grabatu dute. Proiektua udalaren laguntzagaz garatu dutela esan dute.

Elkarteko kideek aurtengo Burrundada Egunean aurkeztu nahi zuten proiektua. «2019an, ohiko Kontzijoperock jaialdia egin ordez, Burrundada Eguna antolatu genuen. Eta gure asmoa zen aurten ere Burrundada Eguna ospatzea eta 2020ko Uzta diskoa aurkeztea». Azkenean, baina, nahiz eta elkarteko kideek egun osorako egitaraua prestatuta eduki, alarma egoera eta osasun larrialdia tarteko, ezin izan da jai egun hori ospatu. Horrek, baina, ez du oztopatu proiektua jendartean zabaltzea. Izan ere, egitasmoari Internet bidez eman diote zabalkundea. «Azken ikutuak eginda, Youtube plataformaren bidez 2020ko Uzta izeneko erreprodukzio zerrenda osatu eta handik ari gara zabaltzen diskoko abestiak».

Grabaketak, lokalean. 11 abestik osatzen dute Burrundada elkartekoen disko bilduma. «Elkarteko ia talde guztiok parte hartu dugu egitasmoan; talde bakoitzak abesti bat grabatu du. Grabaketa guztiak entsegu lokalean egin ditugu». Izan ere, lokala ere grabaketak egiteko egokituta daukatela diote. «Duela ia urte bat, lokalak berrikuntzak behar zituela eta, udalak berregokitzeko aukera eman zigun, eta momentu hori aprobetxatu genuen grabaketak egiteko beharrezkoak genituen egokitzapenak egiteko».

Abestiak grabatu eta gero, elkateko kide Iraun Urkaregi musikari eta soinu teknikariaren agindupean azken ikutuak egin dizkiete. Prozesua «aberasgarria» izan dela diote. «Azken finean, elkarteko kide bategaz egin ditugu grabaketak eta giroa oso erosoa izan da; ederto konpondu gara».

Bildumaren estiloari buruz galdetuta, denetarik biltzen duela azaldu dute. “Elkartean estilo ezberdineko taldeak gaude. Eta diskoak horiek guztiak biltzen ditu: bluesa, rocka, metala, trap iluna…”

Proiektua musikazale guztiek euren lana garatzeko eta ezagutzera emateko sortu dutela diote. «Kontzertuen plaza nahikoa eskaz dabil aspaldion, eta Lekeition bertan ez dago espazio itxirik eredu honetako kontzertuak egiteko. Udako iluntzeetan, ostera, zapaturo hiru kontzertu egoten dira. Kultur etxeko entsegu lokalean dozena batetik gora musika talde aritu izan gara beti abestiak konposatzen eta entsegatzen. Baina konturatu ginen ia ez genuela ikusgarritasunik. Horregatik sortu genuen Burrundada Eguna eta aurtengo 2020ko Uzta proiektua».

Helburu nagusia proiektua jendearen artean zabaltzea izan dela eta hasiera batean ez daukatela ezer saltzen jartzeko asmorik diote. «Youtube, Spotify eta sare sozialen bidez ari gara zabaltzen».

Momentuz, elkarteko kideen ingurukoei zabaldu dizkiete argitaratu dituzten abestiak. «Maiatz amaieran hasita, astero abesti bat argitaratzen dugu. Eta, orain arte, ehunka ikustaldi erregistratu dira».

Aurten garatu duten proiektuak datozen urteetan ere jarraipena edukitzea gustatuko litzaieke. «Urtero ateratzeko itxaropena daukagu».

Beste alde batetik, aurten Burrundada Eguna ospatzea posible izan ez bada ere, aukerarik balego, datorren urtean gustura antolatuko luketela gaineratu dute.

Elkartearen eskaerak. Kolektibo modura ere hainbat eskaera dituztela mahairatu dute. «Herri mailan, eta beste estilo klasikoago batzuekin alderatuta, guk egiten ditugun musika estiloei publikoki ematen zaien lekua murritza dela deritzogu. Hain zuzen ere, hori da proiektu hau garatzera bultzatu gaituen arrazoietako bat. Herrian beste estilo bateko musika egiten duten taldeak ere egon badaudela erakutsi nahi izan dugu. Talde batzuek, gainera, hamarkada bat baino gehiago daramate eginkizun horretan».

Entsegu lokala ere txiki geratzen zaiela diote. «Azken urteetan udalari egin diogun eskaeretako bat izan da entsegatzeko leku gehiago edukitzea gustatuko litzaigukela. Gaur egun hamasei musika talde ari gara lokal bakarrean. Ezinezkoa egiten zaigu ganoraz entsegatzea. Ez dago ez espaziorik ez eta denborarik ere».

Kultur erakundeak entsegu lokalera bideratutako talde guztiei lekua egiten eta erabilera kontrolatzen saiatu behar direla diote, «baina lekuak berak ez du gehiagorako ematen».

Aldarrikapenak aldarrikapen, gehien gustatzen zaiena egiten eta horri zabalkundea ematen jarraitzeko asmoa dute Burrundada elkartea osatzen dutenek.

Elkartea osatzen duten taldeak. Haustura, Beercans, Nabil, Mitosia, Txapelpunk, Didar, Ostiko, ZYX!, Nessun Dorma, G.A.Z. Limbo, Ziur Laters, Abdication, Liyura, Drunk Smile eta Zikin.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.