Ondarroako Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei, "zapatuan arduratsu jokatzearren"
Zapato Azularen ospatu behar zen egunaren harira, joan den astean zapatuan [ekainak 27] herrira ez joateko edo herrian jairik ez ospatzeko deia egin zuen Ondarroako Udalak bai eta eskualdeko beste hainbat udal ordezkarik ere. Eguna pasa eta dena “ondo” joan zela ikusita, Ondarroako Udalak herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkie. “Gaizki egindakoan esaten den moduan, ondo egindakoan ere aitortu egin behar da. Zapatuan arduratsu jokatu zuten herritar gehienek eta ohiko bisitariek”.
Horren aurrean, eskerrak eman dizkiete herritar guztiei bai eta Radixu Irratiari ere. “Jarraitu horrela! Datorren urtean ospatuko dugu”.