Kirmen Uriberen obrari buruzko liburu bat kaleratu dute
Lana izen bereko EHUren udako ikastoaroan dago oinarrituta.
Kirmen Uribe idazle eta poeta ondarrutarraren obra literarioari buruzko ikerlanez osatutako Kirmen Uribe: Bizitza, fikzioa (Elkar, 2020) liburua kaleratu dute Maria Jose Olaziregi Alustizak eta Amaia Elizalde Estenagak. Argitalpena, hain zuzen, Maria Jose Olaziregik 2018ko udan antolatutako izen bereko EHUren udako ikastaroan dago oinarrituta.
Ikerlanaren arduradunek azpimarratu dutenez, argitalpenaren helburua Uriberen literaturak eragin dituen hausnarketak eta analisiak biltzea izan da, eta literatur genero desberdinetako lanak iruzkintzea. “Kaleidoskopio baten antzera, ondarrutarraren unibertso literarioaren aurpegi eta ertz anitz jaso ditugu liburuan, harek obrak iradokitzen dituen kolore, egitura edo errealitate aberatsak. Uribek berak liburu honetako lehen atalean dioskun bezala, irakurlerik gabe ez dago libururik, eta kritikarik gabe liburua hegoak moztuta dituen hegaztia da. Ez zaigu modu hoberik bururatzen liburu honen hegaldia abiatzeko”.