Azken bost denboraldiak Gasteizko neskak eta Alavesen jokatu ostean, Alhama taldearen eskaintza jaso du atezain mutrikuarrak. Urtebeterako kontratu sinatu du talde murtziarrarekin.
Mundu mailako 40 artistak parte hartu dute egitasmoan, eta lanak uztailaren 31n Parisen edo Hego Koreako antzoki batean egingo duten jaialdi batean estreinatuko dituzte. Internet bidez jarraitu ahal izango da jaialdia.
Ander Txakartegi txirrindulari berriatuarrak Aspanovasen aldeko #Agertxopirata zeharkaldi solidarioa hasiko du zapatuan [uztailak 24]. Berriatutik irtenda, 32 ordutan Euskal Herriko zazpi hiriburuak zeharkatuko ditu.
Irailera bitartean antzerkiak, ikuskizunak, azokak, kontzertuak, umeentzako ekintzak edota arkeologiaz lotutakoak egongo dira besteak beste.
Jardun publikoen aldetik ez dela autokritikarik egin esan dute. Abuztuaren 3an Legebiltzar aurrean elkarretaratzean batzeko deia egin dute.
XIX. Juan Luis 'Kanterape' Memoriala izango da lasterketa, eta 15:45ean hasiko da, Berriatuko eskola paretik. Aurten, baina, berrikuntza nagusi bat egongo da: lasterketa hilerriaren parean amaituko da.
Domeka goizean [uztailak 26] lehiatuko dira estropadak. Estropada eremura ez hurbiltzeko deia egiten diete herritarrei zein beste klubetako afizioei.
Liburuaren aurkezpena bihar 11:00etan egingo dute Euskalduna Jauregiko 5H Terraza aretoan. Idazlea ondarrutarra bertan egongo da, eta irakurketa ere egingo du.
Orain arte finalaren egunean ateratzen zuten zenbakia, baina COVID-19 dela-eta, trinketeko tabernako zerbitzariaren laguntzagaz egin dute zozketa.
Donostiako historiako gertaera lazgarri bat oinarrian hartuta idatzi du gidoia ondarrutarrak. Epaimahaikideek lana oso bisuala, iradokitzailea eta genero ikuspuntutik landua dagoela azpimarratu dute.
Ibilbidean leku esanguratsu eta interesgarrietan geldituko dira, eta azalpenak emango dituzte. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.
FM uhinetara jauzia emateko abiarazitako crowdfunding kanpainari amaiera eman dio Eup! irratiak. Emanaldi berezia eskaini dute irratikoek.
Simon Bolivar museoak ere kanpainagaz bat egin du. Euskara oinarri bezala hartuz, udalerri euskaldunak zer nolako altxorrak diren erakutsi nahi da kanpainagaz
Momentuz, Gurutze Gorrikoei lau aldiz banatu dizkiete Usotegiko barazkiak, eta beste lau aldiz Dominika mojei. Esan dutenez, Gurutze Gorrikoek "oso pozik" hartzen dituzte Usotegiko produktuak.
Ibilgailuen zamak bidean eragiten duen kaltea saihestu nahi du udalak ordenantza berriagaz.