Mutrikuko hauteskunde ekitaldian parte hartuko dute Rodriguezek eta Elduaienek
Ekitaldia bihar egingo dute, 19:30ean, Beheko Plazan.
Uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren barruan, EH Bilduk ekitaldia egingo du eguenean [uztailak 2] Mutrikun. 19:30ean ipini dute hitzordua, Beheko Plazan. Antolatzaileek iragarri dutenez, Ander Rodriguez legebiltzarkideak eta Esti Elduaien Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkideak parte hartuko dute ekitaldian. Eurekin batera, Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak ere parte hartuko du.
Azaldu dutenez, Palenzuela izango da hitza hartzen lehenengoa. “Beronek udalak esku artean dauzkan proiektuetaz hitz egingo du”. Elduaienen txanda izango da jarraian. Argitu dutenez, hauteskundeei buruzko ardatz nagusiez ariko da batzarkidea, egun dauden”alternatiba desberdinak azpimarratuz”. Azkenik, Rodriguezen txanda izango da. “EH Bilduren politika sozialaz ariko da, eta dauzkan alternatibak agertuko ditu”.