Egoitzetako irteerak murriztu eta eguneko zentroak eta udalekuak itxi egin dituzte
COVID-19agaz lotutako kasu positiboen gorakadaren ondorioz, prebentziozko eta behin-behineko zenbait murrizketa egitea erabaki dute Osasun Sailak eta Osakidetzak.
Koronabirusaren datuen bilakaera ikusita, prebentziozko eta behin-behineko zenbait murrizketa egitea erabaki dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak. COVID-19agaz lotutako kasu positiboen gorakadaren ondorioz, hala nola, Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako zaharren egoitzetako egoiliarren irteerak murriztu egin dituzte. Hori bai, bisitak jaso ahal izango dituztela nabarmendu dute, baina horiek mugatuta daude; bisitak pertsona bakar batek egitea hobetsiko dute. Era berean, eguneko zentroak eta udalekuak aldi baterako itxi dituzte. Gazte lokalak eta antzeko ezaugarriak dituzten lokalak ere itxita egon beharko dute.
Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu dutenez, neurriak prebentziozkoak dira, eta datozen egunetan berrikusiko dira. Sailburuak gogorarazi duenez, maskara jendearekin elkartzeko aukera dagoen edozein espaziotan erabiltzeko betebeharra dago, “bai bide publikoan, bai leku itxietan”. Gaineratu duenez, derrigorra da maskara egoki erabiltzea; “maskarak, alegia, sudur-trenkadatik kokotseraino estali behar du”.