Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Alhama futbol taldeko atezaina

Maialen Naberan 'Mutri': "Familiatik datorkit futbol zaletasuna"

Azken bost denboraldiak Gasteizko neskak eta Alavesen jokatu ostean, Alhama taldearen eskaintza jaso du atezain mutrikuarrak. Urtebeterako kontratu sinatu du talde murtziarrarekin.

Maialen Naberan Uranga 'Mutri' atezaina
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/07/23

Kirol ibilbidea Mutrikun hasi ondoren, etxetik urrun eman dituzu azken urteak.
Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua ikastera joan nintzen Gasteizera, eta aste barruan Mutrikun entrenatu ezin nuenez, entrenatzeko talde bat aurkitu nuen: Gasteizko neskak. Ikaskide bat bertara joaten zen, eta bertan laga zidaten entrenatzen. Hurrengo urtean eurekin 2. mailan aritzeko aukera eman zidaten, eta bi urte egin nituen taldean. Taldea, gero, Alavesen parte izatera pasa zen, eta hantxe jarraitu dut hurrengo hiru denboraldietan.

Gasteizen egindako bost denboraldiak zelakoak izan dira?
Oso onak izan dira; hainbeste jende ezagutu eta asko ikasteko aukera eduki dut. Esperientzia, egia esan, oso polita izan da. Besteak beste, Mendizorrotzan jokatzeko aukera ere eduki dut.

Eta Murtziara joateko erabakia zelan hartu duzu?
Hiru urteko kontratua nuen Alavesen, eta amaitu egiten zitzaidala ikusirik, Euskal Herritik kanpora beste talde batean jokatzeko esperientzia probatu nahi nuen. Azken denboraldian, egia esan, Alavesen ez dut jokatzeko aukera askorik eduki, eta urtea eta egoera ere berezia izan dela ikusita, aldatzeko momentua orain zela iruditu zitzaidan. Alavesera kanpoko jokalariak etortzen zirela ikusten nuen, eta esperientzia probatzeko nahia piztu zitzaidan. Murtziako Alhama taldeak bertan jokatzeko aukera eman zidan, eta aukera ona iruditu zitzaidanez, bi aldiz pentsatu gabe bertara joatea erabaki nuen.

Zenbat denboraldirako kontratua duzu Alhamarekin?
Urtebeterako kontratu sinatu dut. Euskal Herritik kanpo biziko dudan lehen esperientzia denez, horrela egitea nahiago izan dut. Bertan ez banago gustura edo beste eskaintza bat baldin badut libreago egotea da nire nahia.

“Kanpoko talde batean jokatzea zelakoa den probatzea nahi dut”

Noiz hasiko duzu denboraldi-aurrea?
Denboraldi-aurrea hasi aurreko entrenamenduekin hasita gaude. Entrenatzaileak plangintza bat bidali digu, eta gure kabuz entrenatzen ari gara orain momentuan. Denboraldi-aurrea prestatzen, berez, hilaren 27an hastekoak ginen, baina azkenean hasiera data atzeratu egin dela esan digute. Abuztuaren 10ean hasiko ditugu talde entrenamenduak. Egunero entrenatuko dugula esan didate, eta astean behin edo bitan atseden hartuko dugu. Denboraldi-aurreak irauten duen tartean, gainera, astean behin lagunarteko partidu bat ere jokatuko ditugu.

Taldekideak ezagutzen dituzu?
Orain arte 2. mailako Iparraldeko ligan ibili naiz, baina orain Hegoaldeko ligan ariko naiz. Taldekideak Hegoaldeko ligan edo beste liga batzuetan ibilitakoak dira, eta, beraz, ez ditut pertsonalki ezagutzen. Hori bai, abenduan Alavesek fitxatutako jokalari bat ere taldean edukiko dut, eta alde horretatik lasaiago noa.

Noiz hasiko da denboraldia?
Irailaren amaieran hasiko dela esan digute, eta, egia esan, denboraldi berriari ekiteko oso gogotsu nago. Kanpoko talde batean jokatzea zelakoa den probatzea nahi izan dut betidanik, eta oso ilusionatuta nago.

Atezaina izanda, titularra izatea ez da erraza izango.
Partidu hasieratik titularra ez bazara, zaila izaten da entrenatzaileak aldaketa eskatu eta jokatzea. Deialdian sartu eta titular izateko dena eta gehiago ematera derrigortuta zaude. Azken urteotan hiru atezain izan gara Alavesen, eta alde horretatik, zaila izaten da titularra izatea. Nahiz eta ez jokatu, %100a eman behar duzu, eta ezin duzu amore eman. Hori buruan edukita ezin dugu entrenamenduetan gutxiago eman. Aurreko urteetan titularra askotan izan banaiz ere, azken denboraldian titular izateko aukera gutxi izan ditut, eta gogorra izan bada ere, aldi berean asko ikasteko aukera eduki dut. Lehenengo mailan urte asko jokatutako atezaina eduki dugu, eta hori ikusita, txipa hasieratik aldatu, eta berarengandik ahal nuen guztia ikastea erabaki nuen. Alhaman, berriz, bi atezain izango gara, eta jokatzeko aukera gehiago izan ditzaket.

“Mendizorrotzan jokatzeko aukera ere eduki genuen, eta hori ere berezia izan zen”

Orain arte jokatu dituzun partidu guztietatik zein izan da gogoangarriena?
Mutrikurekin, ez dakit zer partidu edo txapelketa jokatzen egongo ginen, baina penaltietara ailegatu ginen. Bost penaltitik hiru jarraian gelditu nituen, eta momentu hori oso bereziki gogoratzen dut. Aurreko denboraldian Alavesekin Mendizorrotzan jokatzeko aukera ere izan genuen, eta hori ere oso berezia izan zen; ez ahazteko modukoa. Ligako partidu bat Ibaian jokatu ordez estadio nagusian jokatu genuen estreinako aldia izan zen, eta ia 8.500 zaleren aurrean hor egoteak zirrara berezia eragin zidan. Orain dela urte batzuk horrelako momentu bat bizitzeko aukera izango nukeenik burutik pasatu ere ez zitzaidan egingo. Norbera zutoin artean eta atze guztia Alaveseko zalez beteta daukazula jakitea, ez sinesteko moduko momentua da. Hainbeste zaleren aurrean jokatzera ez gaude ohituta, baina hori alde batera utzi, kontzentratu, eta ahalik eta onena ematen ahalegindu nintzen. Iaz, Sadarren ere jokatu genuen ligako beste partidu bat, eta aurten, berriz, Ipuruan lagunarteko beste partidu bat ere jokatu dugu. Hori bai, estadio nagusietan jokatzeko aukera gehiago eduki behar genukeela iruditzen zait.

Nondik datorkizu futbolarekiko zaletasuna?
Aita atezaina izan zen, eta, egia esan, nire lehen oroitzapenak ere atezain modura gogoratzen ditut. Familiatik datorkit futbol zaletasuna. Ahizpa Mutrikuko futbol taldean ibilitakoa da, eta ama ere bere sasoian futbolean ibiltzen zen auzoan. Amaren aita Panizo modura ezagutzen zen, eta hark ere Mutrikuko taldean jokatu zuen urte askoan.

Partidua hasi aurretik errepikatzen duzun ohiturarik badaukazu?
Beti errepikatzen ditudan keinu batzuk ditut, baina ez ezer bereziagatik. Toallak eta ur botilak, esaterako, zutoinaren ezkerreko aldean lagatzeko ohitura dut. Eta horren ostean salto bat eman eta langa ere ukitzen dut.

Atezain batentzako eskularruak oso elementu garrantzitsua dira.
Eskularruak denboraldi batean hainbeste aldiz aldatzen ditut; denboraldi batean bost edo sei pare erabili ditzaket. Entrenamenduetan, esaterako, lurrarekin kontaktu gehiago izaten dugu, eta eskularruak gehiago izorratzen dira, beraz, entrenatzeko edo partiduetarako ez ditut berberak erabiltzen. Hori bai, aldean beti bizpahiru pare erabiltzen ditut; ohitura hori dut. Asko erabilita badaude ez dute ondo heltzen, eta ondo eduki edo ez asko igartzen da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.