Odola ematea "segurua" dela gogorarazi du Odolkideak elkarteak
Ondarroan barikuan [irailak 4] egongo da autobusa, Lekeition irailaren 25ean eta Markina-Xemeinen irailaren 29an.
COVID-19 birusak sortu duen pandemia sasoian ere odola ematea segurua dela esan du Odolkideak elkarteak, eta odola emateko eskatu die Lea-Artibaiko herritarrei.
- Ondarroara barikuan [irailak 4] helduko da odola emateko autobusa. Itsasaurre plazan egongo da, 09:45etik 13:45era eta 16:45etik 20:45era bitartean.
- Lekeition irailaren 25ean eman ahalko da odola, 16:45etik 20:45era; Independentzia plazan egongo da autobusa.
- Markina-Xemeinen autobusa irailaren 29an egongo da, Plazabarripean. Egun horretan ere, arratsaldez joan beharko da odola ematera, 16:45etik 20:45era bitartean.