Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Punta-puntako bertsolariek beteko dute Mutrikuko Galbaixotako bertso jaialdiko oholtza

Bertsozaleek Lujanbio, Arzallus, Peñagarikano eta Iguaran ikusteko aukera izango dute barikuan. Sarrerak aldez aurretik hartuta joan beharko da. Txartelak bost euroren truke lortu ahal izango dira Turismo Bulegoan.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/09/02

Urteko sasoi honetan ohitura den modura, Galbaixotako bertso jaialdia antolatu du Mutrikuko Bertso Eskolak, Mutrikuko Udalak lagunduta. Jaialdia barikuan [irailak 4] egingo dute, 22:30ean hasita, Zabiel Plazan. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, segurtasun neurriak direla eta, aforo mugatua egongo da (84 lagun). Sarrerak aldez aurretik hartuta joan beharko da saiora. Txartelak bost euroren truke lortu ahal izango dira Turismo Bulegoan, eta bertsozale guztiei bertaratzeko gonbidapena luzatu diete.

Ohiko formatu tradizionalean egingo dute jaialdia, eta beste behin ere saio “orekatu” bat eskaintzeko apustua egin dute bertso eskolako kideek. Aurten ere punta-puntako bertsolariak gonbidatu dituzte. Bertaratzen diren bertsozaleek Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Angel Mari Peñagarikano eta Oihana Iguaran bertsolarien ateraldiekin gozatzeko aukera izango dute. “Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bi txapeldun izango ditugu taulagainean, eta horiekin batera azken urteotan hutsik egin ez duten Peñagarikano eta Iguaran”. Gai jartzaile lanetan, berriz, Unai Belaustegi mutrikuarra ariko da.

Antolatzaileek ohartarazi dutenez, COVID-19a dela eta, aldaketa bat edo beste izango ditu aurtengo saioak. Sarreran egon daitezkeen jende pilaketak saihestu nahian, hitzordua baino arinago gerturatzeko gomendatu dute. “Jendea ohi baino lehenago gerturatu beharko da Zabiel Plazara markatuta egongo diren lekuak betetzen joateko. Antolatzaileok ariko gara jendeari non jarri behar den laguntzen”.

Gaineratu dutenez, saioa behin hasita kaletik igarotzen direnek ezingo dute saioa ikusten geratu. “Protokoloak ez du baimentzen horrelakorik. Igarolekua dagoen tokitik igarotzeko baimena izango dute herritarrek, baina ezingo dira ikusten geratu”. Saioaren amaieran ere jendeak plazatik “modu ordenatu” batean irten beharko duela gogorarazi dute. “Lehen egiten zen modura jendea ezingo da bertso saioa komentatzen geratu, ezta bertsolariengana autografoa eskatzera hurreratu”.

Sarreren salmentatik lortzen den dirua, bestalde, bertso saioa ordaintzeko izango dela iragarri dute. “Protokoloa dela eta, urtero eskuz esku pasatzen den poltsarik ezingo da pasa; sarreretatik lortzen den dirua saioaren zati bat ordaintzeko izango da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.