Emakumeen sailkapen estropadan Ondarroa zortzigarren sailkatu da, eta Isuntza hamargarren. Orio izan da azkarrena, eta zazpi talde gipuzkoarrek lortu dute datozen bi asteburuetan bandera lehiatzeko txartela.
Tetuan baserria zegoen paretik Katetxe pareraino arekak berriztu eta hiru kutxatila ipiniko dituzte. Hasierako lanak bukatutakoan, errepidea asfaltatu egingo dute.
Birusaren aurrean "ahulak" garela eta positibo kasuak gehitzen ez joateak esfortzu handia suposatzen duela gaineratu du. Oro har, "momentu erabakigarrian" gaudela gaineratu du. "Segurtasun neurriak betetzen jarraitu behar dugu".
Bertsozaleek Lujanbio, Arzallus, Peñagarikano eta Iguaran ikusteko aukera izango dute barikuan. Sarrerak aldez aurretik hartuta joan beharko da. Txartelak bost euroren truke lortu ahal izango dira Turismo Bulegoan.
Yolanda Larreategi markina-xemeindarraren idazlan saritua osatuko dute Amenabarren ilustrazioek. Peru Abarka lehiaketako album berria urriaren 24an aurkeztuko dela aurreratu dute antolatzaileek.
EH Bilduk alde bozkatu du, eta EAJk kontra. Koalizio abertzaleko zinegotziak esan du AHT "adostasunik gabeko proiektu handi bat" dela. EAJko bozeramaileak, ostera, AHT proiektu estrategikoa dela esan du.
Udal iturriek jakitera eman dutenez, neguko ordutegia ekainera arte mantenduko dute .
Bigarren egunez jarraian, Ondarroan erregistratu dute positibo berri gehienak (4). Hiru lurraldeen artean, atzo [irailak 1] 8.887 PCR proba egin zituzten, eta horietatik 546 izan ziren positibo eman zutenak (%6,1).