Positiboen gorakada dela eta, Berriatuko Udalak hainbat gune desinfektatu ditu

Berriatuko Udalak gogorarazi du segurtasun neurriak betetzen jarraitzea “oso garrantzitsua” dela. “Distantzia mantendu, maskara erabili eta eskuak garbitu”. Horrez gain, eta positiboak gehitzen doazela eta, herriko hainbat gune desinfektatzeko erabakia hartu du. Besteak beste, plazako umeen jolas parkea desinfektatu dute.