Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Neguko arropa bilketa egiten ari da Ondarroako Yaalah elkartea

7 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzako neguko arropa eta oinetakoak jasotzea da elkartearen asmoa. Elkarteak Antiguako Ama kalean duen lokalean egiten ari dira bilketa; irailaren 16a izango da horretarako azken eguna.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/09/09

Euskal Herriko beste hainbat elkarte modura, Ondarroako Yaalah saharar herriaren aldeko elkarteak ere neguko arropa biltzeko elkartasun ekimenagaz bat egin du. Ondarroako Udalagaz elkarlanean ipini dute martxan kanpaina. COVID-19ak sortu duen egoera dela eta, aurten ez da saharar errefuxiatuan kanpalekuetan bizi diren haurrik etorri Euskal Herrira uda igarotzera eta, ondorioz, ez da ailegatu horien etxeetara bertoko herrietatik itzultzean bete-bebeta eraman ohi dituzten maletarik ere.

Hori dela eta, elkartasun deia egitea erabaki dute Ondarroatik ere. “Haur hauei onura handia egiten die Oporran Bakean programak: mediku azterketak, kultura trukaketa eta elikadura egokia jasotzen dituzte, esate baterako. Baina horrez gain, negua desertuan igarotzeko materiala eramaten dute: neguko arropa, eskola materiala eta janaria, besteak beste”.

Pandemia tarteko, aurten Oporrak Bakean programak eskaintzen dituen aukera horiek guztiak bertan behera geratu direla ohartarazi dute. “Gure nahia bilketa honen bitartez, gutxienez, lehen ume bakoitzak eramango zukeen material hori guztia helduaraztea da”.

Asteon eman diote hasiera kanpainari, eta datorren astera arte horretan jarraituko dutela adierazi dute. Honako egun eta orduetan egingo dute bilketa:

  • Irailarek 9tik 11ra, goizez; 11:00etatik 13:00etara
  • Irailaren 14tik 16ra, arratsaldetan; 17:00etatik 19:00etara.

7 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzako neguko arropa eta oinetakoak batzea da elkarteko kideen nahia, eta ezaugarriak betetzen dituzten arropak Antiguako Ama kalean dagoen elkartearen egoitzara (Antonio argazki denda zegoen lokalera) eramateko eskatu dute. “Oporrak Bakean parte hartzen duten umeentzako arropa biltzea da gure nahia, baina beste adin bateko haurren edo nagusiagoen arropa ere ekartzen badigute guk hartu egingo dugu. Egoerak lagatzen badu, asmoa azaroaren amaieran kanpalekuetara joatea da, eta orduan eramango genuke materiala”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.