Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arno, bidelapurren babesleku

Bidelapurren mundua garai bateko gizartearen bilakaeraren alderdi ezkutu bezain garrantzitsua eta erreala izan zen. Askoren ezkutalekua eta dirudunei eraso egiteko lekua izan zen Arno.

Arno mendiko gurutzea. Argazkia: Mutrikuko Turismo Bulegoa
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/09/10

Mendizale asko erakartzen duen mendia da Arno. Paisai aldetik bertaratzen direnak liluratuta utziko ditu. Baina paisaiez eta balio kultural eta historiko handia gordetzen duten inguruez gain, kareharrizko gorputza duen mendi eta inguruko eremu txikia bitxikeriaz jositako parajea da; ahozko tradizioz gordetako hamaika kondaira eta istorio ezkutatzen ditu hango baso misteriotsuak. Besteak beste, garai bateko gaizkile eta bidelapurrei eman zien ezkutalekua eta babeslekua mendi itxiez inguratutako parajeak.

Bizi baldintza oso gogorrak ziren garai batean, beharrak eragindako jarduera erabat erne zen: bidelapurrena. XVIII. mendearen erditik aurrera, bidelapur kuadrillak sortu ziren han-hemenka bizi zuten miseria eta txirotasunaren ondorioz. Bertan bizi ziren bidelapurrek Arno bazterrak pausorik pauso ondo ezagutzen zituzten, baita bertan biziraun ahal izateko sekretu guztiak ere.

Arnon, esaterako, Apain muinoa zeharkatzen zuen eta Santiagora bidean zihoazen erromesak eta hamaika merkatari gidatzen zituen Erdi Aroko galtzada bat hasten zen; oraindik ere bide horren zati batzuk ondo gordetzen dira artadi tartean. Galtzada horretan bidegurutze garrantzitsuena Ameikutz izan zen sasoi batean. Mutriku, Berriatua, Ondarroa, Olatz, Astigarribia, Sasiola, Markina, Mendaro, Elgoibar, Arrate edo Ziortza bidean joan ahal izateko pasabide saihestezina bihurtu zen bidegurutzea, eta hainbat lapurretaren lekuko izan zen.

Kondairak dioenaren arabera, garai hartako Robin Hood euskalduna zen Joakin Iturbe ‘Santua’. Handikiei dirua lapurtu eta maizterrei bueltan itzultzen omen zien

Bidelapur horiei buruzko kontakizun asko inguruetako herrien oroimenean geratu dira, eta gaur egun ahoz aho iritsi izan da haien oihartzun lausoa. Historiak gaizkile modura irudikatu bazituen ere, mendian ezkutuan aritzen ziren pertsonaia haiek ez ziren lapur hutsak. Asko oso estimatuak ziren herritarren artean. Izan ere, garai hartan jauntxoen aurka ere aritzen ziren bidelapurrak.

Inguruotan ibiltzen ziren horien artean ezagunenak Txomin Beltza ikazkina edo Joakin Iturbe Santua izan ziren. Diotenez, Iturbe trabukoa eskuan ibili omen zen denbora batez Gipuzkoa eta Bizkaia mugan dagoen Arnoateko lepoan. Kondairak dioenaren arabera, garai hartako Robin Hood euskalduna zen: handikiei dirua lapurtu eta maizterrei bueltan itzultzen omen zien. Gordetako dokumentuek diotenez, behin baino gehiagotan ihes egin zuen korrejidorearen hatzaparretatik, lagun zituen herritarrei esker. 1796 eta 1799 bitartean, esaterako, hainbatetan atxilotu eta espetxeratu egin zuten, baina iheslari trebea zen: Tolosako eta Bilboko espetxeetatik alde egitea lortu zuen, eta Mutrikukotik bitan ihes egitea ere lortu zuen.

Azkenean, 1799ko irailean Mallabiako Areitio auzoan harrapatu, eta itsasoz Donostiara eraman ostean, Urgull mendiko Mota gazteluan espetxeratu zuten. Antonio Javier Ajarrista fiskalak heriotza zigorra eskatu zuen Santuarentzat, “edozein hiltzeko prest” zegoela argudiatuta. Baina bere espedientearen arabera, Iturbek ez zuen inor zauritu edo hil. Ahozko testigantzen arabera, eskopetaren muturra propio okertuta zuen arrisku hori saihesteko. Ez zuten heriotz zigorrera kondenatu, baina Motako gazteluan hil zen dirudienez, garai hartako bidelapur ezagunena, giltzapean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.