Duela aste pare bat amaitu zuen KAE 2 liga denboraldia Mutrikuk. Arrauna bultzatzeko eta indartzeko helburuagaz lan egiten asmoa agertu dute proiektuko kideek.
Kultur Etxeko emanaldiak doakoak badira ere, aldez aurretik sarrerak hartu behar dira. COVID-19agatik egindako etenaren osteko ‘Zaldi Urdina’ren lehen emanaldia hartuko du Aulestik.
Uztailaren amaieran amaitu zituzten lanak. 'Zumba' eta dantza ikastaroak ematen ari dira lurzoru berria aprobetxatuta.
Bidelapurren mundua garai bateko gizartearen bilakaeraren alderdi ezkutu bezain garrantzitsua eta erreala izan zen. Askoren ezkutalekua eta dirudunei eraso egiteko lekua izan zen Arno.
Bonuak 2021eko maiatzaren 21era arte erosi ahalko dira; gastatzeko epea maiatzaren 31ra artekoa da. Internetez edota Kutxabankeko orotariko kutxazainetan erosi ahal dira.
Aurten musika tresnak elkarbanatzeak sortu ahal dituen osasun arriskuak direla-eta, intrumentuen falta daukate ikasle txikienek.
Mankomunitateak egindako azterketa baten arabera, hondakinak txarto sailkatutako 100 poltsatik gora antzeman dituzte Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar eta Ermuako edukiontzi marroietan. Mutrikun hamabost puntu beltz identifikatu dituzte.
Udazkenaren atarian "adi eta zuhur" jarraitu behar dela esan dute udal ordezkariek. "Denon ardura izaten jarraitzen du, nor beretik hasita".
Gehienak Ondarroan antzeman dituzte (8). Lekeition, Amoroton, Aulestin eta Markina-Xemeinen erregistratu dituzte gainerakoak. Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 233 (martitzenean baino 14 gutxiago) pertsona daude ospitaleratuta. R0 1,04n kokatu da.
Herriko zortzi ekoizlek eta Eixu artisau elkarteko hamabost artisau eta sortzailek parte hartuko dute zapatuan 09:00etatik 14:00etara Goiko eta Beheko Plazetan egingo den Merkatu Txikian.
Instituzio eta agintari politikoen kudeaketa "negargarria" izaten ari dela salatu dute. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko ikasleriari hilaren 15ean greba egiteko eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diote.
DBH 3tik gorako gazteekin hasiko dira entrenameduak egiten.