Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Artisau azoka eta guzti dator Mutrikuko Merkatu Txikia

Herriko zortzi ekoizlek eta Eixu artisau elkarteko hamabost artisau eta sortzailek parte hartuko dute zapatuan 09:00etatik 14:00etara Goiko eta Beheko Plazetan egingo den Merkatu Txikian.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/09/10

Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, zapatuan [irailak 12] egingo dute iraileko Merkatu Txikia. Udal iturriek esan dutenez, oraingo honetan artisau azoka ere egingo dute egun berean. Herriko ekoizleek eta Elorrioko Eixu artisau eta sortzaile elkarteko kideek Goiko eta Beheko Plazetan ipiniko dituzte postuak. Herriko zortzi ekoizlek eta Eixu elkarteko hamabost artisau eta sortzailek parte hartuko dute ekintzan.

09:00etan zabalduko ditu ateak azokak eta 14:00etara arte erosketak egiteko aukera izango dute bertaratzen diren herritar eta bisitari guztiek. Baserriko produktuak, landareak, eztia, marmelada, artzain gazta, sendabelarrak, saskiak, jostailuak, txotxongiloak, artelanak eta gehiago erosteko aukera egongo da. “Goiko Plazan bederatzi artisauk ipiniko dituzte erakusmahaiak. Goiko Plazako irteeran, Erdiko kalean, beste bi artisauk ipiniko dituzte erakusmahaiak. Beheko Plazaren azpiko aldapan ere beste bi artisauk ipiniko dute erakusmahaia. Beheko Plazan beste lau artisauk ipiniko dituzte erakusmahaiak eta, ohi modura, herriko ekoizle guztiak ere han egongo dira”.

Ohartarazi dutenez, segurtasun neurriak bermatuta egongo dira Merkatu Txikian. “Udalak zein ekoizle eta artisauek neurri bereziak hartuko dituzte erosketak era seguruan egin ahal izateko. Segurtasuna bermatzeko esfortzua denon aldetik egin behar dugu, eta horretarako erosleei zentzuz jokatzea eskatzen dugu udaletik”.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.