Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mutriku Arraun Taldea, brankaz etorkizunari begira

Duela aste pare bat amaitu zuen KAE 2 liga denboraldia Mutrikuk. Arrauna bultzatzeko eta indartzeko helburuagaz lan egiten asmoa agertu dute proiektuko kideek.

Mutriku Arraun Taldeko trainerua, estropada batean parte hartzen. Argazkia: Iñaki Suarez.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/09/10

Abuztuaren azkenengo asteburuan amaitu zuten liga KAE 2ko taldeek, eta denboraldiak utzitakoaren balantzea egiteko ordua heldu zaie. Aurten, lehia polita eta sanoa eduki dute Busturialdeak eta Mutrikuk, eta bosgarren eta seigarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Denboraldiari buruzko balorazio ona egin du Jazintxo Salinas Markuergiaga Mutrikuko traineruaren entrenatzaileak. “Aurtengoa zelako urtea izan den ikusita, balorazio positiboa egiten dugu”. Aurreko urteetan sailkapen taulan beherako postuetan amaitu ondoren, ligan lortutako seigarren postua pozik egoteko modua dela dio.

Lortutako emaitza ona dela nabarmendu du Mutrikuren entrenatzaileak ere: “Ondo pentsatuz gero, talde guztiek gu baino gehiago daramate elkarrekin batera. Gure blokea aurten sortutakoa denez, ezin dugu gehiago eskatu. Denboraldi hasieran Busturialdea baino zer edo zer hobeto ibili ginen, estropada bat laugarren amaitu genuen, beste bi bigarren, eta horri esker Busturialdearekiko abantaila txiki bat lortu genuen. Baina denboraldi erditik aurrera eurak gorantz etorri dira, eta ezin izan diogu aurretik lortutako abantailari eutsi”.

Mutriku eta Isuntzak harremana estutu, eta bien arteko lankidetzako akordioari esker, Isuntzako gazteek traineruan arraun egiteko aukera paregabea izan dute.

Salinasek azaldu duenez, iaztik zegoen lantalde osoa goitik behera aldatu dute. Tostartean esperientzia eta gaztetasuna uztartu dituzte. Arraunean ibilbide luzea duten arraunlariak izan dituzte, baina baita ere iaz gazte mailan ibilitakoak; zaharrenak 55 urte ditu, eta gazteenak 15. Ligari ekin dioten taldekideak ekainean batu ziren lehenengoz, itxialdia egin eta gero. Jende faltagatik trainerua ez uretaratzeko zorian egon dira Mutrikun, eta herriko taldearen eta Isuntzaren arteko lankidetzari esker, trainerua beste urte batez uretaratzea posible izan da.

Bi kluben arteko harremana estutu egin da aurten, eta lankidetzari ekin diote. “Isuntzatik bederatzi lagun etorri dira, eta aurten arraunean hasitako beste ondarrutar ere. Gainontzeko guztiak, lau bat, mutrikuarrak izan dira”. Lankidetzako akordioari esker, gainera, Isuntzako gazteek traineruan arraun egiteko aukera paregabea izan dute. “Mutrikuri trainerua uretaratzeko aukera emateaz gain, Isuntzako gazteek arraunean egiteko aukera eduki dute. Nire helburua Lekeitioko gazteei traineruan arraun egiteko aukera ematea zen, eta Mutrikuko proiektuari esker hori posible izan da”.

Mutrikuko traineruaren aurkezpena, Intxirrixan. Argazkia: Mutriku Arraun Taldea.

Salinasek Isuntzako gazte mailako mutilen taldea entrenatzen du, eta estreinako traineru bat entrenatzeko aukera izan du aurten Mutrikuren eskutik. Iaz hasi zen gazte mailako gazteak entrenatzen Lekeition, eta trainerua entrenatzen ere ondo moldatu dela dio. “Jauzi handia izan da”. Arraun munduan ibilbide luzea egin du, eta oraindik ere arraunean jarraitzen du Salinasek. Aurten, Mutrikuko taldea entrenatu ez ezik, tarteka, tostartean arraun egiteko aukera ere izan du. Duen esperientzia gainontzeko arraunlariei irakasteko baliatu du.

Mutrikun, zoritxarrez, traineruaren etorkizuna kolokan dago

Gainera, Kontxako sailkapen estropadan arraun egiteko gonbidapena ere izan dute. Hogeigarren postuan amaitu zuten. “Argi genuen Kontxarako ez ginela sailkatuko. Aurreko astean amaitu genuen liga, eta guretzako sekulako saria izan zen horrelako estropada garrantzitsu batean parte hartze hutsa. Beste liga batzuetako aurkariekin batera estropada bat lehiatzea esperientzia oso polita da. Batez ere, taldeko gazteentzako esperientzia ahaztezina izan da. Pena, baina, aurten bestelako giroak eman dit. COVID-19a dela eta, ezin izan da zalerik hurreratu, eta zalerik gabe ez da berdina. Nahiz eta sailkatu ez, arranpara irten eta zaleak aurkitzen dituzu zure zain, baina aurten ez da horrelakorik egon; giro oso hotza eta tristea egon da”.

Ligako nekeak alde batera laga, eta orain atseden hartzea tokatzen zaie arraunlariei. Mutriku Arraun Taldearen asmoa eta helburua proiektuari jarraipena ematea da, baina Mutrikun, zoritxarrez, traineruaren etorkizuna kolokan dago. “Etorkizuna ez dago bermatuta. Nesketan bizpahiru batel dituzte, baina mutiletan ez dago beheragoko mailetako talderik”. Salinasek argi du, proiektuak aurrera jarraitu ahal izateko beharrezkoa izango dela herrian arrauna bultzatu eta indartzea.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.