Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Txarto sailkatutako hondakin ez organikoak murriztu nahi dituzte Debabarrenan

Mankomunitateak egindako azterketa baten arabera, hondakinak txarto sailkatutako 100 poltsatik gora antzeman dituzte Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar eta Ermuako edukiontzi marroietan. Mutrikun hamabost puntu beltz identifikatu dituzte.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/09/10

Debabarrena Mankomunitateko ordezkariek jakitera eman dutenez, Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar eta Ermuako edukiontzi marroietan botatako hondakinen jarraipena egin dute. Hamar astez, urtea hasi eta alarma egoera dekretatu zenera arte, herritarren ohiturak aztertu dituzte, eta azpimarratu dutenez, hainbat “puntu beltz” identifikatu dituzte. Ondorioztatu dutenez, edukiontzi batzuetan mota guztietako hondakin ez organikoak antzeman dituzte. “Zoritxarrez, beste edukiontzi batzuetan bota beharreko hondakin ez organikoak zituzten poltsa ugari agertu ziren”.

Azterketaren emaitzak jakin ondoren, biohondakinen edukiontzi marroira txarto sailkatuta botatzen den hondakin kopurua ahalik eta gehien murrizteko aukera desberdinak aztertzen ibili direla eta kopuru hori murrizteko lanean hasita daudela iragarri dute. “Edukiontzi marroietan hondakin ez organikoen 100 poltsa baino gehiago agertu ziren”. Mutrikun hamabost puntu beltz identifikatu dituzte, Deban eta Eibarren hamahiruna, hiru Elgoibarren eta bi Ermuan. “Udalerri batzuetan hondakinen %12a desegokia da. Horiek marroia ez den beste edukiontzi batera bota beharko lirateke”.

Abuztu amaieran ikuskapen bat egin zuen Mankomunitateko Ingurumen Sailak, hondakinak edukiontzi marroira oker botatzen dituzten erabiltzaileen profilak ezagutu eta jarrera “desegoki” horiek geldiarazteko hartu beharreko neurriak baloratzeko. Ikuskapenaren ostean, Mankomunitateak honakoa baieztatu du: edukiontzi marroia kutsatzen ari diren mota guztietako hondakinak dituzten poltsa kopurua handia dela oraindik. Mankomunitateko ordezkarien iritziz, askok egindako lan onari kalte egiten diote gutxi batzuek. “Arrazoi ezberdinengatik ez dituzte hondakinak bereizten, eta, gainera, nahasita uzten dituzte edukiontzi marroian”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.