Mutrikuko Turismo Bulegoa martitzenetik domekara egongo da zabalik
Udako ordutegiarekin alderatuta, bulegoa ez da egunero zabalik egongo. Zehaztu dutenez, bertaratu nahi duten bisitari guztiek martitzenetik domekara bitartean izango dute eskuragarri zerbitzua. “Iraileko astelehenetan bulegoa itxita egongo da”.
Honakoa izango da ordutegia:
- Martitzen, eguazten, eguen eta domeketan: 10:00etatik 14:00etara.
- Bariku eta zapatuetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.