Azken 24 orduetan bi positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain
Markina-Xemeinen eta Gizaburuagan erregistratu dituzte positibo berriak, bana herri bakoitzean. Lurraldekako datuak kontuan hartuta, azken egunetako joera mantentzen da: gero eta positibo berri gutxiago ari dira erregistratzen.
Lurraldekako azterketa eginda, atzo [irailak 14], hiru lurraldeetan 6.721 PCR proba egin ziren, eta horietatik 287 positibo izan ziren (%4,27). Lurraldez lurralde, ondokoak dira atzo [irailak 14] antzemandako positibo berriak: 26 Araban, 169 Bizkaian eta 86 Gipuzkoan; beste 6 positibo berriak EAEn bizi ez diren herritarrei dagokie.
Ospitaleratuta daudenak 319 dira (domekan baino 50 gehiago). Horietatik guztietatik, 60 dira ZIUn daudenak (domekan baino 3 gutxiago). Zehatz esateko, atzo [irailak 14] 39 pertsona ospitaleratu zituzten. Azkenik, R0 0,89an kokatu da.