Bi positibo berri erregistratu dituzte Lekeition
Lea-Artibai eta Mutriku mailan, soilik Lekeition erregistratu ziren atzo [irailak 15] COVID-19agaz kutsatutako kasu berriak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoa mailan, ospitaleratutakoen kopuruak behera egin du; ZIUn daudenak ere gutxiago dira.
Azken 24 orduetan 2 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain; bi kasu berriak Lekeition erregistratu dituzte. Gainerako herrietan atzo [irailak 15] ez zen positibo berririk antzeman.
Lurraldekako azterketa eginda, atzo [irailak 15], hiru lurraldeetan 9.764 PCR proba egin ziren, eta horietatik 459 positibo izan ziren (%4,7). Lurraldez lurralde, ondokoak dira atzo [irailak 15] antzemandako positibo berriak: 46 Araban, 237 Bizkaian eta 166 Gipuzkoan; beste 10 positibo berriak EAEn bizi ez diren herritarrei dagokie.
Ospitaleratuta daudenak 315 dira (astelehenean baino 4 gutxiago). Horietatik guztietatik, 56 dira ZIUn daudenak (astelehenean baino 4 gutxiago). Zehatz esateko, atzo [irailak 15] 42 pertsona ospitaleratu zituzten. Azkenik, R0 0,86an kokatu da.