Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Beira gehiago birziklatu nahi dute Mutrikuko tabernetan

Herriko tabernen inplikazioa sustatu nahi dute kanpainaren bultzatzaileek. Kanpaina bihar jarriko dute abian, eta datozen asteotan hiruna bisita jasoko dituzte tabernariek. Baliabideak ere emango dizkiete beira birziklatzen ez duten establezimenduei.

Beira gehiago birziklatzeko kanpainaren aurkezpena, Eibarren. Argazkia: Debabarrenako Mankomunitatea.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/09/17

Debabarrenako Mankomunitatearen ekimenez, beira gehiago birziklatzeko kanpaina jarriko dute abian barikutik [irailak 18] aurrera Mutriku, Deba eta Elgoibarko tabernetan. Ecovidriorekin batera garatu duten kanpainari esker,  tabernen inplikazioa sustatu nahi dute. Gaur [irailak 17] aurkeztu dute kanpaina, eta Iosu Arraiz Mankomunitateko lehendakariak agerraldian adierazi duenez, “hiri hondakinen kudeaketa egokia herritarren lankidetzaren hasierako konpromiso handiarekin hasten da”.

Bultzatzaileek azpimarratu dutenez, beiraren gaikako bilketa handitzea da kanpainaren helburu nagusia. 2019an 2.302 tona beira batu zituzten eskualdeko 413 edukiontzi berdeetan; hau da, 31,5 kilo eskualdeko biztanle bakoitzeko. Datuak onak badira ere, zer hobetu badagoela diote Mankomunitateko iturriek. “Gipuzkoa mailan biztanle bakoitzeko 37,5 kilo batzen direla kontutan hartu behar da. Horregatik sustatu nahi dugu tabernen inplikazioa”.

Duela bi urte Eibarren eta Ermuan egin zuten modura, Mutrikun, Deban eta Elgoibarren ere tabernetara bisitak egingo dituzte kanpainaren arduradunek. Tabernetara hiruna bisita egingo dituztela azaldu dute. Lehenengo bisitan eskutitz bat banatuko diete tabernariei, “beira gaika bildu eta edukiontzi berdera botatzeko duten derrigortasuna azpimarratuz”. Bigarren eta hirugarren bisitetan, aldiz, sailkapena egoki egiten ari direla bermatuko dute. “Hori horrela ez bada, Mankomunitateak neurriak hartuko ditu”.

Beira birziklatzen ez duten establezimenduei, gainera, baliabideak eskura ipiniko dizkietela aurreratu dute. Ecovidriok eta Mankomunitateak gurpildun ontziak banatuko dizkiete behar duten tabernei. Ahal den neurrian, gainera, tabernak dauden guneetan ontzietako edukia edukiontzira errazago eta erosoago iraultzeko Vacri sistema ezarriko dutela ere jakitera eman dute.

 

 

Erlazionatutako edukiaDebabarreneko taberna eta jatetxeen %86ak birziklatzen du beira

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.