Felix Beristain artista ondarrutarrak 1968an olioz margotutako ‘Marinel andreari omenaldia’ eta ‘Ondarroa’ lekualdatzeko lanak egiten hasita daude adituak.
Herriko tabernen inplikazioa sustatu nahi dute kanpainaren bultzatzaileek. Kanpaina bihar jarriko dute abian, eta datozen asteotan hiruna bisita jasoko dituzte tabernariek. Baliabideak ere emango dizkiete beira birziklatzen ez duten establezimenduei.
Atzo [irailak 16] jokatu ziren Udabarria Bertsotan sailkapen faseko lehen saio biak, eta sarrerak agortu egin ziren bietan. Gaur [irailak 17] beste saio bi egongo dira Busturian eta Getxon, eta etzi [irailak 18] Markina-Xemeingo Esperantza aretoak hartuko du bi saioetako bat.
Berez, txapelketa aurten lehiatu behar zen, baina COVID-19aren pandemiaren eraginez, datorren urteko irailaren 15etik 19ra jokatuko dute.
Zapatu goizean Bizkaiko eta Gipuzkoako txapelketak lehiatuko dituzte Sestaon eta Legution, eta domekan Euskadikoa, Legution. Lea-Artibaiko arraun taldeak ariko dira Bizkaiko titulua lortzeko borrokan.
Udaberritik udazkenera saltoa emanda, badatoz Aulestira Artedrama Topaketak. Arte eszenikoen plaza kuttunak askotariko uzta utziko du datorren astean, publikoaren zein sortzaileen zentzumenak goxatuz.
Saioa domekan [irailak 20] ikusi ahal izango da 'Mutriku Udala' Youtubeko kanalean.
Parte hartu nahi dutenek dagokion dokumentazioa entregatu beharko dute Zatozteren Bulegoan. Dokumentazioa prest eramatea eskatu du udalak, "jende pilaketarik ez egoteko".
Aulestin, Ondarroan, Etxebarrian eta Markina-Xemeinen antzeman dituzte positibo berriak. Datuak aztertuta, Jaurlaritzaren ordezkariek diote kutsatuen kopuruak beheranzko joera erakusten duela. "Eta gizartean hori antzematen bada, ikastetxeetan ere litekeena da datozen egunetan joera berdina izatea".