Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Felix Beristainen horma-irudiak, kokaleku berrira bidean

Felix Beristain artista ondarrutarrak 1968an olioz margotutako ‘Marinel andreari omenaldia’ eta ‘Ondarroa’ lekualdatzeko lanak egiten hasita daude adituak.

Artyco enpresako langileak Felix Beristainen 'Ondarroa' horma-irudia batzar gelatik ateratzen
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/09/17

Kalare Deuna kofradia eraitsi egin behar dute laster, eta bertan dauden Felix Beristain Amallobieta artista ondarrutarraren lanak betiko galdu ez daitezen, ateratzeko lan zorrotzei ekin diote. Kofradia egin zenean margotutako horma-irudiak ezin dira edonola ere atera, eta horretarako zaharberritze lanetan espezializatuta dagoen taldea kontratatu du Eusko Jaurlaritzak. Horma-irudien etorkizuna, beraz, bermatuta dago.

60ko hamarkadaren amaieran egindako lanak espazioz aldatzeko lanokin hasita daude, eta metro batzuk harantzago eraikitzen ari diren kofradia berriko eraikinera lekualdatuko dituzte. Zehazki, artista ondarrutarrak 1968an margotutako bi lan lekualdatuko dituzte: Marinel andreari omenaldia eta Ondarroa. Marinel andreari omenaldia kofradiako bigarren solairuan dauden bulego nagusien harreran zegoen, eta Ondarroa, berriz, solairuko bereko batzar aretoan. Lanez arduratzen ari diren Gasteizko Artyco enpresako arduradunek iragarri dutenez, eraikin berrian ere leku bera hartuko dute. “Beristain moduko artista baten lanekin lana egitea izugarria da. Artelan zoragarriak dira, eta bertan lan egitea aukera ederra da”.

Munduko hainbat tokitan aurkitu daitezke artista ondarrutarraren lanak, Alemanian, AEBetan, Latinoamerikan, Italian… Baina interes berezia dute kofradian dauden bi horma-irudiek. Arte aldetik oso adierazgarriak dira, eta bereziak. Itsasoa gai nagusitzat hartuta duten bi artelanak testuraz beteta daude. Berdea, urdina eta zuria nabarmentzen dira, eta bereizgarri modura, erliebean egindako zementuaren gainean ia espatula hutsez margotuta daude olioak.

“Obra zati bat kofradiako egituraren gainean eginda dago, eta hori dela eta, kontu handiz egin behar izan dira lanak”

Kubismo osteko eta abstrakzio materikoaren artean kokatuta daude lanok, eta 70eko hamarkada inguruan trazatuta dagoen euskal horma-irudirik onenetakoen artean daudela diote; Lucio Muñozek Arantzazun egindako erretaulagaz eta Rafael Ruiz Balerdik garai hartan egindako frisoen pare ipintzen dituzte arte adituek.

Adituak ‘Marinel andreari omenaldia’ lanari azken ikutuak ematen

Lanak, gainera, tamaina handikoak dira, eta horrek nahikoa zaildu ditu ateratze lanak; zatika atera dituzte, eta horiek lekualdatzeko garabi berezi baten laguntza ere behar izan dute. Ondarroa-k, esaterako, 2,62 metroko altuera eta 8,13 metroko zabalera ditu, eta Marinel andreari omenaldia-k 2,03 metroko altuera eta 4,35eko zabalera. Artyco enpresako kideek zehaztu dutenez, Marinel andreari omenaldia desmuntatu zuten lehenengo. Kofradia berriko sarreran jarrita dago dagoeneko, eta gaur [irailak 17] emango dizkiote azken ikutuak. Ondarroa desmuntatzeko lanak egunotan amaitzeko asmoa daukate.

Azaldu dutenez, horma-irudi bat berreskuratzeko eta dauden tokitik ateratzeko, hiru teknika erabiltzen dira. “Tekniketako batean horma-irudiko olio geruza biltzen da. Beste batean, horma-irudiko olio geruza biltzen da eta baita berau margotuta dagoen euskarria ere. Hirugarren teknika baten arabera, horma-irudiko olio geruza eta berau margotuta dagoen euskarria eta horma ere jasotzen dira”.

Beristain bera ere momentu guztian zaharberritze lanak egiten ari den langileekin kontaktuan dago

Zehaztu dutenez, bigarren eta hirugarren teknika erabili dituzte. “Obra zati bat kofradiako egituraren gainean eginda dago, eta hori dela eta, kontu handiz egin behar izan dira lanak. Ondarroa, esaterako, trenkada gainean zegoen margotuta. Lana ere zer edo txikiagoa da, eta eraikineko habe edo zutabeetan ez zegoenez beste ezer margotuta, errezago atera genuen. Marinel andreari omenaldia, berriz, habearen eta zutabearen gainean ere margotuta zegoen, eta gehiago kostatu zitzaigun ateratzea. Bestelako teknika bat erabili behar izan genuen horma-irudia ateratzeko orduan. Gazazko zapi zatiak itsatsi behar izan ditugu itsasgarria erabiliz, eta olio margoa zapi horien bidez atera genuen”.

Beristain bera ere momentu guztian zaharberritze lanak egiten ari den langileekin kontaktuan dago. “Bera hemen egon da bisitan, eta sarritan egiten ari garen lanen argazkiak ere bidaltzen dizkiogu. Zer egiten ari garen informatzen ari gara uneoro. Lana bera zelan sortu eta egin zuenari buruzko xehetasun guztiak eman dizkigu, eta horri esker zaharberritzea ere errazago egingo dugu. Lana zelan egin zen zehatz jakitea, egia esan, oso garrantzitsua da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.