Illunzar inguruan galdutako txakurra agertu da
Markina-Xemeingo suhitzaileek Leize batetik atera zuten Sua izeneko txakurra.
Sua, bere jabearen besoetan, zulotik atera eta gero. Argazkia: Markina-Xemeingo Suhiltzaileak. Lekeitiar batek bere txakurra galdu zuen domekan [irailak 20] Illunzar inguruan. Sua izeneko bi urteko setter ingelesa. Hiru egunez haren bila ibili eta gero, atzo [irailak 22] arratsaldean agertu zen.
Txakurraren bila ari zirela, Leize baten zegoela nabaritu zuten, eta Markina-Xemeingo suhiltzaileek leizera sartu eta atera zuten. Hona hemen suhiltzaileek grabatutako bideoa: