Sinadurak batzeko buzoiak ipini ditu Ondarroako Apustu etxeen aurkako plaformak
Alamedan, Musika Eskolan, Zaldupeko zubiaren parean eta San Ignazio kalean, KamiƱazpiko bidegurutzearen parean ipini dituzte buzoiak. Buzoietara etxez etxe banatu dituzten sinadura paperak bete eta botatzeko aukera zabaldu dute.
Sinadura bilketagaz martxan jarraitzen du Ondarroako Apustu etxeen eta joko makinen aurkako plataformak. Sinadurak presentzialki eta birtualki batu ostean, beste pauso bat ematea erabaki dute orain plaformako kideek. Hain zuzen ere, hurrengo egunotan herriko lau gunetan jarri dituzten buzoietan jasoko dituzte sinadurak. Alamedan, Musika Eskolan, Zaldupeko zubiaren parean eta San Ignazio kalean, KamiƱazpiko bidegurutzearen parean ipini dituzte buzoiak, eta bertara, etxez etxe banatu dituzten sinadura paperak bete eta botatzeko aukera egongo dela esan dute. Urriaren 16ra arte jasoko dituzte sinadurak.
Zehaztu dutenez, aurreko hilabeteetan 600 sinadura baino gehiago lortu dituzte. Hala ere, atxikimendu kanpainagaz aurrera jarraitzea berebizikoa dela iruditu zaie. “Apustu etxean, eta orokorrean, herriko tabernetan banatuta dauden joko makina guztiek sekulako arazoak sortzen jarraitzen dute herrian inpunitate osoagaz. Horregaz inpunitateagaz amaitu, eta horri aurre egiteko ahalik eta sinadura gehien lortu nahi ditugu”.