Leire Bilbaok hunkituta eta poz handiz jaso du Literaturiak egindako aitortza
Zarauzko Literaturia jaialdiak aurten banatu dituen bi oroigarriak jabeen eskuetan daude. Euskal letren munduari plaza ematen dion jaialdiak bi sari banatu ditu asteburuan, eta horietako bat Leire Bilbao idazle ondarrutarrarentzako izan da. Bilbaok domekan [irailak 27] Zarauzko Modelo aretoan egindako ekitaldi berezian hunkituta eta pozik jaso zuen aurtengo sari berezia. Batik bat poesia eta haur gazte literatura landu dituen idazlea, zehazki, Literattipia atalean omendu zuten, haur eta gazte literaturan egindako ekarpenagatik.