Ondarearen Europako Jardunaldiek hezkuntza eta ondarea uztartuko dituzte
'Kontaiguzu ondarea!' lelopean datoz Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Europako Jardunaldiak. Aurten, 20 urte betetzen dituzte jardunaldiek, eta urria kultur ekitaldiz beteko dute Lea-Artibain.
Hezkuntza jardueragaz lotutako ondarea balioetsi eta ikusaraztea dute helburu aurtengo jardunaldiek, bai eta ere ondarean heztea eta ondare elementu bakoitzaren atzean dauden balioak jendeari helaraztea.
Kontaiguzu Ondarea! lelopean datoz aurtengo udazkeneko jardunaldiak. Hala, urria kultur ekitaldiz beteta iritsiko da Lea-Artibaira.
Jardunaldiek 20 urte beteko dituzte aurten, eta eskaintza zabala prestatu dute. Bizkaiko 61 udalerritan antolatu dituzte askotariko ekintzak. Horietatik bost herri dira Lea-Artibaikoak. Urtero egin modura, tokian tokiko udalen zein eragileen lanagaz prestatu dituzte egitarauak.
Erakusketak, hitzaldiak, erakustaldiak, bisita gidatuak… egongo dira aukeran. Jarduera guztiak “modu seguruan” egingo direla esan du Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, “osasun agintariek emandako neurriak eta gomendioak beteta”.
Edukiera muga ezarriko dute, horregatik aldez aurretik erreserba egin beharko da ekitaldietan parte hartzeko.
Bilbaoren esanetan, ondarean hezten laguntzeko egiten dira jardunaldiak: ondarea balioesteko, kontserbatzeko eta bizirik dagoen ondarea transmititzeko, besteak beste.
Gazteak protagonista. Berrikuntzak ere baditu Ondarearen Europako 20. Jardunaldiak. Aurten, gazteak izango dira protagonistak. Instagrameko lehiaketa bat antolatu dute, gazteek ondarearen ikuspegi berezia erakusteko asmoz. Hala, ekimena hartzen duten udalerrietako Batxilergoko lehen mailako ikasleak taldekako erronka batera aurkeztu ahalko dira. Profilik onena sortzeko lehia izango da; edukiaren kalitatea, originaltasuna eta sare sozialaren bidez iritsitako pertsonak neurtuko dituzte. Irabazleek sari berezi bat jasoko dute: asteburu batean Europako hiri bat bisitatzea.
Sare sozialen bidez (Instagram eta Facebook) egingo den Ondarea klik batean argazki lehiaketa ere antolatu dute. Ondarea islatzera eta partekatzera gonbidatzen dituzte herritar guztiak.
EGITARAUA HERRIZ HERRI:
- Berriatua
- Urriak 17 eta 31, zapatuak:
- Hezkuntza Berriatuan.
- Mintzaldia, bideo proiekzioa eta erakusketa
- 19:00etan, Zentrala Kultur Gunean (2. solairuan).
- Erreserbak: 94-613 70 30; udala@berriatua.org.
- Urriak 17 eta 31, zapatuak:
- Lekeitio
- Urriak 10, zapatua:
- Goitisolotarren Lekeitioko familia eta ondare memoria.
Hitzaldia, Luis Goitisolo Gayenen eskutik.
Aurkezlea, Miren Agur Meabe. - 18:30ean, Kultur Etxeko Azkue Aretoan.
- Erreserbak: 94-603 41 22; artxiboa@lekeitio.eus
- Goitisolotarren Lekeitioko familia eta ondare memoria.
- Urriak 16, barikua:
- Lekeitioko hezkuntzaren historia. Hitzaldia, Aitor Iturbe Gabikagojeaskoaren eskutik.
- 19:00etan, Kultur Etxeko Azkue Aretoan.
- Erreserbak: 94-603 41 22; artxiboa@lekeitio.eus
- Urriak 17, zapatua:
- Nautika irakaskuntza Lekeition: XVII-XX. mendeak. XIX. mendeko eskola, J.J. Uribarren eta J.L. Abaroaren sorrera. Hitzaldia eskainiko du Gonzalo Duok.
- 18:30ean, Kultur Etxeko Azkue Aretoan.
- Erreserbak: 94-603 41 22; artxiboa@lekeitio.eus.
- Urriak 18, domeka:
- San Jose ikastetxea. Jose Jabier Uribarren eta Maria Jesus Airrebengoaren sorrera. Hitzaldia, Juan Manuel Gonzalez Cembellinen eskutik.
- 12:00etan, San Jose edo Lagundiaren Elizan.
- Erreserbak: 94-603 412 2; artxiboa@lekeitio.eus.
- Urriak 30, 31 eta azaroak 1:
- Kresaletik bildumaren bigarren monografia. Liburuaren aurkezpena eta erakusketa.
- Liburuaren aurkezpena: urriaren 30ean, barikuan, 19:00etan. Erakusketa: urriaren 31n eta azaroaren 1ean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara., Barandiaran aretoko erakusketa aretoan.
- Erreserbak: 94-603 412 2; artxiboa@lekeitio.eus
- Urriak 10, zapatua:
- Markina-Xemein
- Urriak 6 eta 10:
- Berakruz ikastola. Ikastetxe historiko baten atzoa eta oraina. Bisita gidatua, Berakruz ikastolan.
- Urriak 6 (martitzena), 10:00etatik 12:00etara. Urriak 10 (zapatua), 11:00etatik 13:00etara.
- Erreserbak: 94-616 60 30; idazkaritza@berakruz.eus.
- Urriak 31, zapatua:
- Auzo eskolak. Mintzaldia eta argazki erakusketa.
- 18:00etan, Uhagon Kulturgunean.
- Erreserbak: 94-616 63 03.
- Urriak 6 eta 10:
- Ondarroa:
- Urriak 17, zapatua:
- Itsasotik bizi: Bisita gidatua.
- 11:00etatik 14:00etara, Ondarroako Turismo Bulegoan.
- Erreserbak: 94-683 19 51; turismobulegoa@ondarroa.eus.
- Urriak 17, zapatua:
- Ziortza-Bolibar
- Urriak 16, barikua:
- Natura ondarea eta hezkuntza Ziortza-Bolibarren. Hitzaldia eta hezkuntza proiektu baten aurkezpena.
- 18:30ean, Simon Bolivar Museoan.
- Erreserbak: 94-616 41 14; info@simonbolivarmuseoa.com.
- Urriak 16, barikua: