Azken orduetan Etxebarrian erregistratu dute positibo berri bat
Gainerako herri guztietan, atzo [irailak 30] ez zuten positibo berririk erregistratu. Ospitaleratutakoei dagokienez, atzora arte [irailak 30] 245 pertsona zeuden ospitaleratuta [martitzenean baino 11 gutxiago]. Horietatik guztietatik, 55 dira ZIUn daudenak.
Azken 24 orduetan Etxebarrian erregistratu dute COVID-19agaz kutsatutako kasu berri bat. Datuak lurraldeka aztertuz gero, atzo [irailak 30] 10.969 PCR proba egin zituzten, eta horietatik guztietatik 385 positibo antzeman zituzten (%3,5). Ondokoak dira lurraldez lurralde erregistratutako kasu kopuruak: 63 Araban, 138 Bizkaian eta 175 Gipuzkoan. Beste 9 positibo EAEn bizi ez diren herritarren artean erregistratu zituzten.
Ospitaleratutakoei dagokienez, atzora arte [irailak 30] 245 pertsona zeuden ospitaleratuta [martitzenean baino 11 gutxiago]. Horietatik guztietatik, 55 dira ZIUn daudenak [martitzenean baino 1 gutxiago]. Zehaztu dutenez, atzo [irailak 30] 33 pertsona ospitaleratu zituzten.