Lorea Zulaikaren eta Gonzalo Portugalen kontzertuak, Markina-Xemeinen
Emanaldia doan izango bada ere, aldez aurretik egin behar dira erreserbak, telefonoz deituta (645 63 51 04) edo posta elektronikoa idatzita (okerracrewmx@hotmail.com).
Lorea Zulaika ziortza-bolibartarrak eta Gonzalo Portugal Last Fair Deal rock taldeko kideak kontzertuak eskainiko dituzte barikuan [urriak 2], 19:30ean, Markina-Xemeingo Plazabarripean. Emanaldia doan izango bada ere, aldez aurretik egin behar dira errserbak, telefonoz deituta (645 63 51 04) edo posta elektronikoa idatzita (okerracrewmx@hotmail.com).
Ekimena Okerra Crew kolektiboak antolatuta dago, Uhagon kulturguneak lagunduta. Hasiera batean kontzertuak Uhagoneko terrazan ziren egitekoak, baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez, azkenean Plazabarripean egingo dira.
Zulaikak askotariko abestiak eskainiko dituen bitartean, Portugalek blues estiloko errepertorioa eskainiko du.