Azken orduetan Lekeition erregistratu dute positibo kasu berri bat
Azken egunetan bezala, tantaka-tantaka ari dira positibo berriak antzematen Lea-Artibain eta Mutrikun. Hala, Atzo [urriak 1] soilik Lekeition antzeman zuten COVID-19agaz kutsatutako kasu berri bat.
Guztira, EAEn atzo [urriak 1] 7.946 PCR proba egin zituzten, eta horietatik 418 positiboak izan ziren (%5,2). Datuak lurraldeka aztertuta, ondokoak dira atzo lurraldez lurralde antzemandako kasu berriak: 70 Araban, 186 Bizkaian eta 142 Gipuzkoan. Horrez gain, EAEn bizi ez diren herritarren artean 20 kasu berri antzeman zituzten.
Ospitaleratutakoei dagokienez, 36 herritar ospitaleratu zituzten. Eta, guztira, EAEn ospitaleratuta daudenak 244 dira. Horietatik guztietatik 56 daude ZIUn. Azkenik, R0 0,96an kokatu da.