Mendi tontorretatik plazetara eraman dute presoen aldeko aldarria

Lea-Artibai eta Mutrikuko ehunka herritar batu ziren zapatuan [urriak 3] Sare Herritarrak egindako deialdira. Plataformak hasiera batean antolatutako 650 tontor ekimena eguraldi txarrak bertan behera laga bazuen ere, plazetara eraman zuten presoen aldeko aldarria. Besteak beste, Ziortza-Bolibarren, Ondarroan, Markina-Xemeinen, Etxebarrian, Mutrikun, Lekeition… plazak aldarriz bete ziren. Zapatuko elkarretaratze jendetsuak, gainera, urriaren 24an Resolution! Etxean! lelopean Donostian egingo den manifestaziorako deia egiteko ere baliatu zituzten.

Etxebarriako frontoian egindako elkarretaratzea. Argazkia: Etxebarriko Sare

Markina-Xemeinen egindako elkarretaratzea. Argazkia: Markina-Xemeingo Sare

Ondarroako Berdura Plazan egindako elkarretratzea. Azgazkia: Sare Ondarru

Ziortza-Bolibarko frontoian egindako elkarretaratzea. Argazkia: Ziortza-Bolibarko Sare