Azken orduetan Mutrikun erregistratu dituzte positibo berriak
Atzo [urriak 5] Lea-Artibain ez zuten COVID-19arekin kutsatutako kasu berririk erregistratu. Mutrikun, aldiz, lau kasu erregistratu zituzten. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan atzo [urriak 5] 240 pertsona zeuden ospitaleratuta (domekan baino 5 gutxiago).
Azken 24 orduetan soilik Mutrikun erregistratu dituzte COVID-19arekin kutsatutako kasu berriak. Zehatz esateko, atzo [urriak 5] lau kasu berri erregistratu zituzten. Dena dela, Lea-Artibai osoan atzo ez zuten positibo berririk antzeman.
Lurraldeka, atzo 7.424 PCR egin zituzten, eta horietatik guztietatik 336 positibo erregistratu zituzten (%4,5). Araban 52 positibo erregistratu zituzten, Bizkaian 168 eta 112 Gipuzkoan. Beste 4 positibo EAEn bizi ez diren herritarren artean erregistratu zituzten.
Ospitaleratutakoei dagokienez, atzora arteko datuen arabera 240 herritar daude ospitaleratuta (domekan baino 5 gutxiago). Horietatik guztietatik, 56 daude ZIUn (domekan baino 3 gutxiago). Azkenik, R0 0,95ean kokatu da.