Liher Aretxabaletaren lekualdatzea onartu du Espainiako Espetxe Erakundeak
Ocañako espetxetik (520 kilometro) Burgosko espetxera hurreratuko dute.
Liher Aretxabaleta preso politiko lekeitiarra Ocañako espetxetik (Toledo, Espainia) Burgosko espetxera hurreratuko dute. 2017an 535 urteko zigorra ezarri zioten Aretxabaletari, 2005eko maiatzean Madrilen furgoneta bat leherraraztea leporatuta.
2017ko uztailaren 17an atxilotu zuen Aretxabaleta Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Madrilgo Soto del Real (Espainia) espetxean egon zen lehenengo, eta Toledoko (Espainia) Ocaña I espetxera (520 km) lekualdatu zuten urrian.
Aretxabaleta ez da izango gerturatuko duten bakarra. Beste bost presoren lekualdatzea onartu dute Espainiako Espetxe Erakundeek. Xabier Atristain Martutenera hurreratuko dute; Jon Zubiaurre eta Roberto Lebrero Burgosera, Arkaitz Agote, El Duesora (Santoña, Kantabria), eta Xabier Zabalo Valladolidera lekualdatuko dute.