Zauritu bat, Iruzubieta parean gertatuko istripuan
Auto baten eta kamoi baten arteko istripua izan da. Autoa gidatzen zihoan 40 urteko emakumea zaurituta eraman dute Galdakao-Usansoloko ospitalera.
HITZAk jakin ahal izan duenez, istripua 16:15ak aldera gertatu da, Iruzubieta parean, Markina-Xemeinen. Ertzaintzak esan duenez, kamioi baten eta auto baten (Citroen Xara) arteko istripua izan da. “Kamioia Trabakuara bidean zihoan, eta autoa Markina-Xemeinerantz zetorren”. Esan dutenez, autoak irrist egin du, eta bi ibilgailuek alboz talka egin dute.
Istripuaren ondorioz, Markina-Xemeingo suhiltzaile etxeko suhiltzaileak bertaratu dira, bai eta anbulantzia ere. “Suhiltzaileak bertaratu dira uste zutelako autoko gidaria, 40 urteko emakumea, harrapatuta geratu dela”. Emakumea zaurituta eraman dute Galdakao-Usansoloko ospitalera.
Ertzaintzak HITZAri adierazi dionez, gaurkoa istripuz betetako eguna izan da.