V. Redstone Soluk musika zikloa Ondarroatik kanpo egingo da
Ekimenak Iruñean, Bilbon eta Durangon egingo dira. Besteak beste, ondokoek parte hartuko dute aurtengo zikloan: Joseba B. Lenoir, Raitx, Mice, Joseba Irazoki, Gaizka Isunza, Eneritz Furya, Pelax, Petti, Jon Gurrutxaga eta Maite Larburu.
Datorren astean [urriak 13] hasiko da V. Redstone Soluk musika zikloa. Aurten, baina, saio guztiak Ondarroatik kanpo egingo dira. «Horrek oraindik ere bereziago egiten du aurtengo ekitaldia», esan dute antolatzaileek. Zikloa abenduan amaituko da.
Aurtengo saioak Iruñeko Katakrak liburu dendan, Bilboko Bira kulturgunean eta Durangoko Plateruenan egingo dira. «Iaz batu zitzaizkigun kideak eta aurtengoa ikusita, ekimena modu sendoan gorpuzten doala eta azken urteotan Ondarroan egin dugun lanak herritik kanpo ere oihartzun positiboa izan duela ondorioztatu genezake. Lehen edizioan jarritako helburuak luzaz bete ditugu». Lehenengo saioa martitzenean [urriak 13] izango da, Katakraken. Horretan Joseba B. Lenoir eta Raitx musika taldeen kontzertuaz gozatu ahalko da, 19:00etan.
Ondokoak izango dira musika zikloan parte hartuko duten beste talde batzuk: Mice, Joseba Irazoki, Gaizka Isunza, Eneritz Furya, Pelax, Petti, Jon Gurrutxaga eta Maite Larburu.
EGUTEGIA-URRIA:
- Urriak 13, 19:00etan, Iruñeako Katakrak liburu dendan (martitzena): Joseba B. Lenoir+Raitx. Sarrerak liburu dendan (12 euro).
- Urriak 14, 20:30ean, Bilboko Bira kulturgunean (eguaztena): Eneritz Furya+MÄKELÄ (Finlandia). Sarrera: 5 euro. Aurresalmentan edo erretserbatzeko aukera programazioabira@gmail.com
- Urriak 21, 20:30ean, Bilboko Bira kulturgunean (eguaztena): Raitx. Sarrera: borondatea.
- Urriak 28, 20:30ean, Bilboko Bira kulturgunean (eguaztena): Joseba B. Lenoir. Sarrera: 5 euro.