Zazpi positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain
Atzo [urriak 7] Markina-Xemeinen, Lekeition eta Berriatuan erregistratu zituzten COVID-19agaz kutsatutako kasu berriak. R0 1,01en kokatu da. Positibo kasu gehienak 40-64 urte bitarteko herritarren artean erregistratu direla esan dute.
Azken 24 orduetan zazpi kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain. Ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: 4 Markina-Xemeinen, 2 Lekeition eta 1 Berriatuan. Aipagarria da Markina-Xemeingo kasua, izan ere, martitzenean 7 kasu erregistratu zituzten.
Datuak lurraldeka aztertuta, atzo [urriak 7] 10.314 PCR proba egin zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietatik guztietatik 454 positibo erregistratu zituzten (%4,4). Hemen lurraldez lurraldeko datuak: 58 Araban, 195 Bizkaian eta 192 Gipuzkoan. Beste 9 kasu berri EAEn bizi ez diren herritarren artean antzeman zituzten. Ospitaleratutakoen kopurua ere gutxitzen doala esan dute, eta atzora arte, ZIUn 48 zeuden (aurreko egunetan baino gutxiago).
Jakinarazi duenez, positibo kasu gehienak 40-64 urte bitarteko herritarren artean erregistratu dira; 19-39 urte bitartekoetan antzemandako kasuak bigarren postuan daude. Gainerako adin tarteetan erregistratutako positiboak nabarmen gutxiago dira.