Azken lau egunetan 47 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Positibo gehienak Markina-Xemeinen (20) eta Lekeition (16) erregistratu dituzte. Domekan [urriak 11] eskualdeko 9 herritan erregistratu zituzten positibo berriak.
Azken lau egunetan [urriak 9-10-11-12] COVID-19agaz kutsatutako 47 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak:
- Berriatua: 1 (domekan).
- Etxebarria: 3 (domekan).
- Ispaster: 1 (domekan).
- Lekeitio: 1 barikuan (urriak 9), 8 zapatuan (urriak 10), 1 domekan (urriak 11) eta 6 astelehenean (urriak 12).
- Markina-Xemein: 15 barikuan (urriak 9), 3 domekan (urriak 11) eta 2 astelehenean (urriak 12).
- Mendexa: 1 (domekan).
- Munitibar: 1 (zapatuan).
- Ondarroa: 1 barikuan (urriak 9) eta 1 domekan (urriak 11).
- Mutriku: 2 domekan (urriak 11) eta 1 astelehenean (urriak 12).
Datuak lurraldeka aztertuta, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek esan dute positibo berri gehienak 40-64 eta 19-39 urte bitarteko herritarren artean antzemanten direla. Bestalde, egindako PCR proben artean positibo eman dutenen ehunekoa ere goraka doa; atzo [urriak 12] %7,8 izan ziren.
Guztira, azken lau egunetan 33.833 PCR egin dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eta horietatik 2.060 positibo antzeman dituzte.