ONCEk atzo egindako zozketak 140.000 euroko saria utzi du Lekeition
Gamarra plazan postua daukan Pedro Iglesiasek banatu ditu saritutako kupoiak.
Pedro Iglesias ONCEko kupoi saltzaileak 35.000 eurogaz saritutako 4 kupoi banatu ditu Lekeition. Zozketaz arduratzen den erakundeko ordezkariek azaldu dutenez, Iglesiasek 26 urte darama beharrean, eta Gamarra plazan daukan postuan banatu zituen saritutako kupoiak. Saltzaileak esandakoaren arabera, betiko bezeroak dira kupoiak erosi dituztenak. Guztira, atzo [urriak 12] egindako zozketako 140.000 euroko saria banatu du ONCEk.