Gripearen aurkako txertoak emango dituzte Markina-Xemeingo frontoian
Txertoa hartu ahal izateko hitzordua eduki behar da. Osasun etxetik deitzen dute hitzordua emateko.

Gripearen aurkako txertaketagaz hasiko dira bihar [urriak 15] Markina-Xemeinen. Txertaketa kanpaina 65 urtetik gorakoei eta arrisku taldeetako pertsonei (gaixotasun kronikoak dituztenak, haurdun dauden emakumeak, profesional sanitarioak) zuzenduta dago. Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, Uni frontoia eta frontoi txikia egokituko ditu Osakidetzako langileek txertoak emateko eta osasun etxean jende pilaketak ekiditeko.
Txertoak bihar, urriaren 21ean eta urriaren 28an emango dituzte, 12:00etatik 14:00etara. Txertoa hartu ahal izateko hitzordua eduki behar da. Aurten, arrisku taldeetako pertsonek ez dute osasun zentrora deitu beharko hitzordua eskatzeko, osasun zentroetako eta anbulatorioetako langileek telefonoz deituko diete gripea izanez gero konplikazioak izateko arrisku handiena duten guztiei.