Azken 24 orduetan 26 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Atzo [urriak 19] ondoko herrietan erregistratu zituzten positibo berriak: Markina-Xemein (14), Lekeitio (4), Ondarroa (3), Berriatua (2), Etxebarria (1), Ispaster (1) eta Mutriku (1). Markina-Xemein eta Lekeitio transmisio oso altua duten herrien artean kokatu dituzte.
Azken 24 orduetan ere positibo berriak erregistratzen jarraitzen dute Lea-Artibain eta Mutrikun. Atzo [urriak 19], 26 kasu berri erregistratu zituzten: Markina-Xemein (14), Lekeitio (4), Ondarroa (3), Berriatua (2), Etxebarria (1), Ispaster (1) eta Mutriku (1).
Horrez gain, Markina-Xemein eta Lekeitio transmisio oso altua duten herrien artean kokatu dituzte; Markina-Xemeinen 1.873,49koa da 100.000 biztanleko 14 eguneko inzidentzia tasa metatua, eta Lekeition 552,03koa. Egoera horretan dauden Bizkaiko beste herriak ondokoak dira: Abadiño (610,79), Durango (642,07), Elorrio (537,56), Ermua (660,89). Gipuzkoan, ostera, ondoko herriak daude egoera horretan: Astigarraga (711,97), Azkoitia (1.109,35), Azpeitia (1.195,62), Beasain (1.195,50), Bidania-Goiatz (624,43), Eibar (532,19), Elgoibar (532,19), Errenteria (707,81), Hernani (519,66), Lezo (606,36), Oñati (546,01), Ordizi (1.243,73), Pasaia (550,54), Tolosa (700,57), Urnieta (953,15), Zumaia (763,36) eta Zumarraga (614,31).
Lurraldeka. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [urriak 19] 8.953 PCR egin ziren, eta horietatik 625 positibo erregistratu zituzten (%7): Araban 55 kasu atzeman zituzten, 265 Bizkaian eta 304 Gipuzkoan. Beste positibo kasu bat EAEn bizi ez den herritar bati atzeman zioten. Eta datuek berresten dute kasu gehienak (233) 40-64 urte bitartekoen artean erregistratzen jarraitzen dutela.
Hiru lurraldeetan, atzora arte 312 pertsona zeuden ospitaleratuta, eta horietatik 59 ZIUn. Ospitaleratutakoen kopurua eta ZIUn daudenena goraka doa, gutxinaka bada ere.