Lea-Artibaiko 15-29 urte bitarteko gazteen iritziak jasotzen ari dira mankomunitateak
Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartuta daukaten Gaztedi programaren baitan, ikastetxeekin zein aparte burutzen diren proiektuen balorazioa egin nahi dutenez, gazteei zuzendutako inkesta bat prestatu dute.
Eskualdeko Gazte Planaren barruan, Lea-Artibaiko 15-29 urte bitarteko gazteei zuzendutako inkesta bat sustatu dute Lea-Ibarreko Mankomunazgoak eta Lea-Artibai Amankomunazgoak. “Ikasturte berezi honen aurrean, gazteon iritzia jakitea gustatuko litzaiguke. Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartuta dugun Gaztedi programaren barne, ikastetxeekin eta aparteburutzen ditugun proiektuen balorazioa egin beharrean gaude”, azaldu dute.
Urriaren 26a [astelehena] aurretik bete behar da galdetegia: “10-15 minututan betetzekoa da eta datuak konfidentzialtasunosoz tratatuko dira”, zehaztu dute. Lea Ibarreko Mankomunazgoaren web orrialdeanĀ dago galdetegia (Eskualdeko Gazte Plana atalean).
Besteak beste, galdetegi honen bidez, euren iritzia biltzeaz gain, gazteen premien artean lehentasuna daukatenak identifikatu nahi dituzte. Udalerrietan edota eskualdean gazteentzat egin diren programei buruz gazteek eurek daukaten iritzia jaso gura dute. Gababusari eta hezkuntza zentroetan ematen dituzten adikzioen inguruko prebentzio tailerrie eta hezkidetza tailerrei buruz galdegiten dute, bai eta Gaztedi Bizkaia programa ezagutzen ote duten. Hala, gazteek galdetegian zehaztu behar dituzte euren adina, herria, ikasketak, ikasten, lanean edo langabezian dauden.