Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Eskola jantokietako langileen lehen greba eguna da gaur

Lekeitoko Eskola Publikoan, Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan eta Zaldupe eskolan, eta Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastolan eta Institutuan bat egin dute greba deialdiagaz. Eskola txikietan ia ez du eraginik eduki grebak.

Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastola aurrean eskola jantokietako begiraleek egindako protesta. Argazkia: Hitza
Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/10/21

Hiru eguneko greba deitu zuten ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletako jantokietan; gaurko, urriaren 27rako eta 29rako egin zuten deia. Hezkuntza sailak atzo batzar baterako deia egin arren, ikastetxe publikoetako, itunpekoetako eta pribatuetako jantokietako langileetako batzuk greba egitea erabaki dute. Lea-Artibai eta Mutrikuri dagokionez, grebak zenbait hezkuntza zentrotan eragin du.

Lekeitoko Eskola Publikoan, Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan eta Zaldupe eskolan, eta Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastolan eta Institutuan bat egin dute greba deialdiagaz. Lekeitioko Eskola Publikoan ez daukate jantoki zerbitzurik, denek greba egin dutelako. Zubi Zahar Herri Ikastolan eta Zaldupe eskolan grebagaz bat egin dute jantokiko begirale gehienek, eta gutxieneko zerbitzuak eskaini dituzte. Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastolan ere gutxieneko zerbitzuak eman dizkiete ikastolako ikasleei, eta jakinarazi dutenez, institutuko ikasleak ere bertaratu dira bertara.

Jantoki zerbitzua normaltasunez eskaini dute, aldiz, Lekeitioko Ikastolan eta Iturriotz Institutuan. Baita Ondarroako Institutan eta Mutrikuko San Migel Ikastetxean ere.

Eskola txikietan ia ez du eraginik eduki grebak. Amorotoko, Aulestiko, Berriatuko, Etxebarriako, Munitibarko eta Ispasterko Eskoletan zerbitzua normaltasunez eman dute, langileek ez duelako deialdiagaz bat egin.

Eskaerak. Gogoratu dutenez, maiatzaz geroztik, sindikatuek Hezkuntza Sailarekin bilera bat egiteko eskatu dute, “eskola-jantokien itzulera segurua aztertu eta negoziatu ahal izateko”. Hala ere, Hezkuntza sailak orain arte hartutako erabaki guztiak “alde bakarrez” hartu eta ezarri dituela salatu dute: “Joan den irailaren 15ean hezkuntza-komunitate osoak lehen greba deialdia egin ondoren, hezkuntzako langileen mahai guztiak deitu ditu sailak, azpikontratetako langileak izan ezik”. Hori horrela, sindikatuek “gaitzetsi” egin dute sailak jantokietako langileekin izan duen jarrera, “enpresa pribatuek kontratatutako langileak izan arren EAEko ikastetxeetan zerbitzuak ematen dituzten langileak direlako”.

Lan baldintzak defendatu nahi dituzte, baita osasuna bermatu ere. Aldarrikapenak oso argiak dira: segurtasunaren bermea, enpleguari eta lan-baldintzei eustea, ratioak jaistea eta lan-kargak ez-handitzea, zerbitzu seguruak eskaintzea eta horiek kalitatezkoak izatea.

Sindikatuen arabera, aurreko ikasturteko ratioak dituzte, eta ez diete jaramonik egin talde egonkorren eta espazioaren beharrei. Ikusi dute “inprobisazioak” eta jantoki seguruak izateko langile faltak “mesfidantza” eragin dutela, eta, sindikatuen iritziz, familia askok ez dute zerbitzua eskatzen, “beharra izan arren”. Hainbat ikaslerentzat jantokiek duten garrantzia azpimarratu zuten: “Ez dugu ahaztu behar egunean jasotzen duten otordu oso bakarra dela jangela zerbitzua erabiltzen duten ikasle askorentzat”.

Jakinarazi dutenez, Hezkuntza sailak greba hasi baino egun bat lehenago deitu du bilera. “Gehiago dirudi herritarrei eta familiei begirako mugimendua, arazoa konpontzekoa baino, azken egunera arte itxaron baitu greba urriaren 7tik deituta dagoenean”, adierazi dute sindikatuek. Hala, langileek deitutako mobilizazioei esker, Hezkuntza saila kolektibo horren aldarrikapenak entzutera eseriko dela diote, “mobilizazio horiek gabe eta sektoreak duen indarra gabe bilera hori ez zelako posiblea izango”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.