Aste gutxi batzuk barru kalean egongo da Iñigito Txapelpunken Euskal Herri Magikoa proiektu berria. Umeen mundu magikoan murgilduta, Euskal Herriko herri ezberdinetan gertatzen diren ipuinak idatzi ditu musikari lekeitiarrak.
Lehenengo saioa zapatuan [urriak 24] egingo da, Mungian. Zirkuituak Bizkaiko Bertsolari Txapelketak utzitako hutsunea beteko du. Saioak bereziak izango dira: musikatua, pertsonaietan oinarritutakoa, lehiaketa erakoa eta Bizkaiko txapeldunena.
Zehaztu dute 5.000 biztanletik gorako udalerriei eragingo liekeela erabaki horrek. Babes sozialerako Euskadiko planaren aholku batzordeak aurreratu egin du batzarra; bihar [urriak 22] 18:00etan egingo dute bilera.
Ugaitz Mugertza mutrikuarrak finalerako txartela lortzeko kanporaketa jokatuko du zapatuan. Aratz Mugertza anaiak lehen mailarako promozioa lortzeko lehiatuko da azaroaren 29an, Bilbao Arenan
Aste osoan egongo da erabilgarri ikasgela, 09:00etatik 22:00etara. Barikura arte [urriak 23] egongo da ikasgela erabili ahal izateko eskaerak egiteko aukera.
Lekeitoko Eskola Publikoan, Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan eta Zaldupe eskolan, eta Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastolan eta Institutuan bat egin dute greba deialdiagaz. Eskola txikietan ia ez du eraginik eduki grebak.
Azoka jende asko erakartzen duen ekimena izanik, jende pilaketak saihesteko, hobeto dela ikusi dute ez antolatzea.
Bariku eta zapatu arratsaldetan ere bonuak eskuratzeko aukera egongo da Turismo Bulegoan. Momentuz 2.990 bonu sorta saldu dituzte.
Lau nebulizatzaile erosi dituzte, kirol instalakuntza bakoitzeko bana.
Gaur etxolen instalazio elektrikoa egin dute. Irisgarritasuna bermatzeko egurrezko arrapalak ere ipintzen hasi dira.
Azken 24 orduetan ondoko herrietan atzeman dituzte kasu berriak: Markina-Xemein (12), Ondarroa (7), Berriatua (6), Etxebarria (2) eta Munitibar (1). Nahiz eta Lekeition azken orduetan kasu berririk ez duten erregistratu, transmisioa altua duen herrietako bat izaten jarraitzen du.
Eskaerak azaroaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira. Laguntza gehienez 3.500 eurokoa izango da.