Nebulizatzaile makinak erosi dituzte Mutrikun, COVID-19ari aurre egiteko
Lau nebulizatzaile erosi dituzte, kirol instalakuntza bakoitzeko bana.
Mutrikuko udal iturriek jakitera eman duenez, lau nebulizatzaile makina “berezi eta sofistikatu” erosi dituzte COVID-19ari aurre egiteko. Erosi dituzten makinei esker, desinfekzio azkar eta zuzena burutu ahalko dutela azpimarratu dute.
Makinetako bat Goizeko Izarra ikastolako psikomotrizitate gelan ipini dute. “Makina psikomotrizatean eta Eskola Kirolean dabiltzanentzako egongo da erabilgarri. Aurreko astean ailegatu zen makina eta egin ditugun probak oso emaitza onekin egin dira”. Gainontzekoak herriko beste kirol instalakuntza batzuetan ipiniko dituzte. Datozen egunotan egongo dira dira erabilgarri futbol zelaian, frontoian eta kiroldegian ipiniko dituzten makinak. “Bihar [urriak 22] hasiko gara ipintzen”.