Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kontakizun hunkigarri bat dakar Peru Abarka Lehiaketako album berriak

Joan den barikuan aurkeztu zuten Markina-Xemeingo Esperantza aretoan Peru Abarka Album Lehiaketako lan berria. 'Bi txantxangorri haritz adarrean' albumaren xehetasunak eman zituzten Yolanda Larreategi eta Malen Amenabar lehiaketako irabazleek.

Malen Amenabar eta Yolanda Larreategi, 2020ko Peru Abarka Album Lehiaketako irabazleak.
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/10/26

Albuma bera bezain hunkigarria izan zen joan den barikuan [urriak 24] Markina-Xemeingo Esperantza aretoan egin zen Peru Abarka Album Lehiaketako lan berriaren aurkezpena. Yolanda Larreategi Duralde eta Malen Amenabar Larrañaga aurtengo irabazleek Bi txantxangorri haritz adarrean albumaren xehetasunak eman zituzten lagunarteko giroan. Albumaren aurkezpenean parte hartu zuten bai eta ere Idoia Arrieta Markina-Xemeingo Udaleko zinegotziak, Mari Eli Ituarte lehiaketako koordinatzaileak eta Iñaki Aldekoa Erein argitaletxeko editoreak.

Udal ordezkariak lehiaketako parte hartzaileen eta antolatzaileen lana zoriondu eta eskertu ondoren, Peru Abarkako albuma mimo bereziagaz egiten dutela azaldu zuen Erein argitaletxeko editoreak. “Ohore bat da guretzako, Markina-Xemeingo Udalagaz daukagun adostasunagatik, horrelako lan ederrak argitaratzeko aukera izatea”. Istorioa tristea izan arren, album berria “askatasunari egindako kanta bat” dela esan zuen Aldekoak, eta narrazioa eta ilustrazioa elkar osatu egiten direla nabarmendu zuen, lanaren mesede.

Ituartek jakitera eman zuenez, narrazioaren indarra izan zen epaimahaiak Larreategirena aukeratzeko arrazoia. «Oso txukun idatzita dago, argia da, eta azkenengo haritzerainoko ibilbide hori dena kontatzen bada ere, norberak ere istorioa eraikitzen joan behar du». Gaia oso gogorra den arren, umore puntuak ere badituela ere aurreratu zuen.

Ilustrazioari dagokionez, lan oso onak aurkeztu zirela azaldu zuen, eta Amanabarren lanak aurreikuspen guztiak ase dituela onartu zuen: «Hasieratik geunden lan honegaz liluratuta, baina storyboardean ez zen ikusten ezer, eta ez dakizu egileak narrazioa zelan garatuko duen. Hala ere, horren onak iruditu zitzaizkigun bai azala eta bai amaituta aurkeztu zuen barruko ilustrazioa, fidatu eta aukeratu egin genuela».

Heriotza. Kontakizuneko gai nagusienetako bat den heriotzak beldur handia ematen diola onartu zuen Larreategik, eta tamalez, hurretik bizi izan du azken aldian. «Bost urtetik ona jende asko joan zaigu, oso hurrekoak. Bakoitza joaten da era baten, eta denok joan behar gara, inork ez daki zelan eta noiz». Horretaz pentsatzen jarrita, heriotza desberdinak imajinatu zituela azaldu zuen, eta hortik etorri zitzaion albumerako ideia, menditik zihoan egun batean. «Idazteak on egiten dit, terapia moduko gauza bat da niretzako, eta esan daiteke idatzi eta gero eduki dudan beldurtxo hori hor geratu dela, badoa apur bat, eta beste baten bila noa». Albumeko protagonistek bizi dutela bizi behar zutena argitu zuen, eta elkar laguntzea erabakitzen dutela, azkenengo bidea egiteko.

Ondoan dituenei eta izan dituenei omenalditxoa ere egin die Larreategik narrazioan; txantxangorria, haritza… haiekin pentsatuta aukeratu ditu.

Basoa. Horrelako testu bat irakurri eta ilustratzeko aukera izatea “zorte handia” dela aditzera eman zuen Amenabarrek. «Ate asko utzi dizkigu zabalik ilustratzaileoi gure interpretazioak sortzeko». Testuan gauza asko esan arren beste asko esan barik geratzen direla azaldu zuen, eta hori interpretatzea izan da Amenabarren erronka. «Protagonisten bizitzaren irudi bat egin nahi izan dut, eta baso baten kokatzea erabaki nuen, basoa izango zen bizitza horren gorabeherak erakutsiko zituen eremua».

Parte hartzaileak zoriondu eta albumean eskaintzak jasotzeko aukera ere ekarri zuen ekitaldiak amaieran. Lan berria besapean eta irakurtzeko gogoz irten ziren aretotik aurkezpenera joan ziren guztiak.

Erlazionatutako edukiaYolanda Larreategi markina-xemeindarrak irabazi du Peru Abarka Album LehiaketaMalen Amenabarrek eraman du Peru Abarka lehiaketako ilustratzaileen ataleko saria

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.