Lekeitioko Usotegi ortu publikoko lurra eskuratzeko hitzordu berria egongo da
Eguaztenean [urriak 28] egongo dira Lekitto Bedarra taldekoak ortuan, nahi dueneari lurra saltzeko.
Usotegiko lurra nahi dutenentzako hitzordu berria jarri du Lekitto Bedarra elkarteak. Eguaztenean [urriak 28] Usotegin egongo dira berriro, 16:00etatik 18:00etara.
Azaldu dutenez, oraingoan ere lurra kargatzen eta kotxera eramaten lagunduko dute. “Orain arte badira lau pertsona interesa erakutsi dutenak, eta espero dugu gutxika-gutxika kopurua gehitzea eta horrela txabola erosteko behar dugun dirua lortzea”, esan dute.
Joan den martitzenean [urriak 20] ere egon zen lurra eskuratzeko aukera, txabola finantzatzeko lehen pausoa emanez. Orduan ere, erosleei, kargatu eta autora eroaten lagundu zieten.
Bestalde, joan den astean Usotegin batutako uzta zati bat Dominikar mojei eman zieten. “Hurrengokoa Gurutze Gorriari emango diogu”.